ALBISTE BULETINA
2023/08/25
♦ HAURRENTZAKO EGUNIK ONENA
Familiako txikienei zuzenduriko jardueraz beteriko aste baten ondoren, larunbat honetan Txiki Egunarekin amaiera emango diogu. Jarduera dibertigarriz beteriko eguna izango da, non Anaitasunako neska-mutilek gozatu, bikain pasa eta gainera, opari bikainak lortu ahal izango dituzten. Zatoz gure klubean hain berezia den eguna ospatzera.
♦ EMAN IZENA GURE HERRI BAZKARIAN!
Datorren irailaren 2an, Anaitasunan gure ohiko herri bazkaria ospatuko dugu eta zuen partaidetza nahi dugu. Hemen duzue menua (helduen zein haurrena) eta klubeko harrera-lekuan zuen txartelak eskuratzera animatzen zaituztegu (inskripzioak irailaren 1era arte 14etan onartuko dira). Girorik onena disfrutatu nahi baduzu, janari goxo eta musika apartarekin zure zain izango gara.
♦ BAINUTEGIAREN GARBIKETA
Bainutegia irailaren 4tik 17ra (bi egunak barne) itxita egongo da. Epe horretan zehar, klubeko Mantenimenduko langileek hura garbitu eta desinfektatuko dute.
♦ LERRO DANTZETARAKO DATA ALDAKETA
Uda honetako lerro dantzen azken saioaren eguna aldatu behar izan dugu Aste Txikiaren ekintzen ospakizuna dela eta. Horregatik, ostirala 25etik irailak 1 ostiralera pasako da. Azken dantza hauetarako zure zain egongo gara!
♦ EZ DA ZILEGI HAMAKEN LEKUAK JAGOTEA
Hamakak gordetzeko lekuetako hutsuneak jagon ezin direla oroitarazten dizuegu. Aspaldian, zenbait bazkidek haien hamakentzako hutsuneak gordetzeko giltzarrapoak kokatzen dituztela igarri dugu. Mantenimenduko langileak giltzarrapo horiek apurtzeaz arduratuko dira, hortaz, hutsunerik ez gordetzera derrigortzen zaituztegu.
♦ II. HELVETIA ANAITASUNA UDAKO TXAPELKETARAKO SARRERAK
Larunbat honetan, Anaitasunako gizonezko eta emakumezkoen lehen eskubaloi taldeek II. Helvetia Anaitasuna Udako Txapelketa jokatuko dute. Sarrerek 10€ kostatzen dute helduentzat eta 5€ adin txikikoentzat eta online edota txartel-leihatilan lor daitezke. Helvetia Anaitasunako abonatuak txapelketan inongo gehigarririk ordaindu gabe sar daitezke. Pabiloiko txartel-leihatilak larunbatean 9:15etik 10:30era, 12:15etik 13:30era, 16:45etik 18etara eta 18:45etik 20etara egongo dira irekita.
♦ ITZULI DIRA MENDI-ATERALDIAK!
Mendi-saila igandeetako ateraldiei berriz ekingo die datorren irailaren 3an Canfranc-eko geltokira (1.146 m) eta Borregui de la Cuca-ra (2.096 m) irteera bat eginez. Ateraldia Canfranc herritik hasiko da, Estiviellas amildegitik igoz eta hegoalderago dagoen bidezidorretik jaitsiz, Mendeurrenaren Iturritik hurbil ekiten zaiona. Ibilbidea, une oro, begizta arinak dituen bidexka batetik igotzen joango da, ondorioz, desmaila nabarmen bat sortuko da. Bidean zehar, elur-jausteak gelditzeko eraikin hainbat ikusiko dira, lurraren malda dela bide. Zaldi-buztana ur-jauzira (1.560 m) iritsiko gara eta, bertatik, ur-jauziaren beraren goialdera igoko gara, Estiviellas lapikoa deitua, non xenden bidegurutze bat izango den. Igotzen jarraituko dugu eta berehala Estiviellas-eko mendatera ailegatuko gara. Handik gutxira, Borreguil de la Cuca-ren gailurrera (2.096 m) igoko gara. Jaitsiera bidezidor berdinetik ekingo zaio hasieran, baina gero, pixka bat beherago, isurialdez aldatuko dugu. Mendeurrenaren Iturritik hurbil pasako gara eta beheraldiak xenda batetik jarraituko du Secraseko haztegia gurutzaturik. Ibilbideak ez du jada galbiderik izango jatorrizko punturaino.
– Estimaturiko ibilbidea guztira: 17 km
– Gutxi gorabeherako pilaturiko desmaila: 950 m
♦ BERRIAK
– IRUDIAK: Goxotasun pila bat gure gozogintza txapelketan.
– Anaitasunako areto-futboleko sailak filialtasun-akordio bat sinatu du Osasuna Magna Xotarekin.
– Aste Txikiko irudiak:
Comments are closed.