
- Gaur, 20:45etik aurrera, Aralarko Aingeruaren bisita jasoko dugu. Zatoz klubeko jatetxera eta ez galdu!
- Sevillanetan hasteko ikastaroa berria! Maiatzaren 17an eta 18an Anaitasunara Sevillanak itzuliko dira. Inskriba zaitez klubeko harrera-lekuan!
- Duela aste batzuk Anaitonakeko bileran eskatu zen moduan, Anaitasuna Estetikako zerbitzuak 65 urte baino gehiagokoentzako oinen txukuntzea eskainiko du, azazkalak moztea, gogortasunak kentzea eta hidratazioa barne, 30€-ren truke oinak osasuntsu mantentzeko. Informazio gehiagorako edo hitzordua eskatzeko 691 448 718 zenbakira dei dezakezu.
- Kontsultatu hemen polizia eta suhiltzaile izateko oposiziogileak erakartzeko kanpainaren informazio guztia.
- Eskuratu 10 saioko zure bonua (zuzenduak edo libreak) Anaitaboxean datorren astelehenetik aurrera, otsailaren 3an, klubeko harreralekuan!
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.
- S.C.D.R. Anaitasunako bazkide izateagatik Sendavivarako sarreretan %20-ko beherapena izango duzu. Erakutsi zure bazkide-txartela klubeko harrera-lekuan eta eskuratu zure kupoia.
- Oroi ezazu larunbat honetan ere bingoa izango dugula gurean! Tabernan 18:30ean zure zain egongo gara!
- Ondoko hauek dira asteburu honetan gure taldeek jokatuko dituzten norgehiagokak.
- Asteburu honetan, mutil zein nesken gazteen A taldeek sektore nazionaletan lehiatuko dira Ciudad Real eta Mislata, hurrenez hurren. Zorte on! Goazen Anaita!
- Pasa den asteburuan, gure judokek Eskola Mailako Judoko Espainiako Txapelketan lehiatu ziren, Huescan gauzatu zena. Martin Pérez Urmenetak (Haurra) bosgarren postua erdietsi zuen -42kg-ko kategorian. Maider Esparzak, berriz, brontzezko domina haur nesken kategorian (-48kg). Txapelketan Carla Iribarrenek, Dafni Zelaik, Alex De Miguelek eta Maddi Leundak ere parte hartu zuten. Gainera, Beatriz Hernández ekitaldiko ordezkarietako bat izan zen.
- Apirilaren 26an, larunbatean, Ibizan ur irekietako Espainiako Master Txapelketa burutu zen Oscar Corredor eta Ignacio Leuza gure bi igerilari Masterren partaidetzarekin. Ur gardenetan egindako proba ederra izan zen eta gure igerilariak ondo aritu ziren!!
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.
Comments are closed.