

- S.C.D.R Anaitasunaren bazkideak erakartzeko kanpaina berria ekainaren 19ra arte, ostiralarekin, egongo da aktibo. Bazkide egin edo informazio gehiago eskatu nahi dutenak, klubeko bulegoetara bertaratu daitezke, astelehenetik ostiralera 9:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:00etara irekita daudenak, edo socios@anaitasuna.com helbidera mezu bat bidali dezakete.
- 14 eta 20 urte bitartean zaude eta egun batez DJ izan nahi duzu? Izan zaitez Pool Party-aren parte! Idatz iezaguzu culturaanaitasuna@gmail.com helbidera.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak erdietsitako hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- ADIERAZPEN OFIZIALA | CEA Navarrak Halterofilia Anaitasunarekin duen harremana urtebetez zabaldu du. Nafar enpresaren irudia saileko kirolarien ekipamenduan agertuko da.
- ADIERAZPEN OFIZIALA | Anaitasunak akordio bat hitzartu du Gerard Fornsekin datorren denboraldirako. Atezain katalana jokalari aske helduko da klub berdera, Balonmano Burgosekin bere harremana amaitutakoan.
- Hemendik aurrera, 14 urteko bazkideek ere Anaitaboxaz disfrutatu ahal izango dute! Entrenamendu funtzionalean hasteko, sasoain jartzeko eta ohitura osasungarriak barneratzeko aukera paregabea da, inguru seguru eta egokituan.
- Iragan larunbatean, areto futboleko kimu kategoriako nesken A taldeak 4-0 irabazi zion Orvinari eta Nafarroako Kopako txapeldun atera ziren. Handiak, neskak! Denboraldi bikaina!
- Nafarroako Eskubaloi Federazioak, asteazken arratsaldean, Ander Martin saritu zuen, azken denboraldiko nafarroako jokalaririk onena izateagatik. Horrez gain, Xabier Istúriz eta June Aguinagalde gazte kategoriako hoberenak izendatu zituzten. Bejondeizuela!
- Datorren astelehenean, ekainak 8, 18:30etik aurrera, Anaitasuna Frontoian, Udaberriko II. Pala Txapelketako lehenengo eta bigarren mailako finalak jokatuko dira. Frontoian izango gara zuen zain!
- Ostiral honetan, ekainak 5, 19:30etik aurrera, igerileku atzeragarrian, igeriketa artistikoko denboraldi amaierako erakustaldia egingo da. Bertan, igerilariek ikasturte guztian zehar prestatutako beren errutinak eta koreografiak erakutsiko dizkigute, denboraldi osoko lana, dedikazioa eta eboluzioa islatuz. Haiekin egotera eta kirolez eta elkarlanez beteriko arratsaldeaz gozatzera animatu nahi zaituztegu. Etorri!
- Joan den asteburuan, Dabid Liga Absolutuko txapeldun eta gazterik onena bilakatu zen, Juan kategoria absolutuko txapeldunordea izan zen eta David Esparzak Nafarroako Txapelketan hirugarren postua lortu zuen, klubeko mahai-teniseko taldearen jardun bikainari esker. Zorionak!
- Igande honetan, ekainak 7, 11:30etik aurrera, Padel Anaitasunako beteranoen taldea Club de Tenis Pamplonarekin lehiatuko da klubeko pistetan. Zorte on, talde! Jo eta ke!
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.

























Comments are closed.