

- S.C.D.R. Anaitasunak bazkideak erakartzeko kanpaina berria aurkeztuko du, irailean zehar indarrean egongo dena eta abantaila bereziak edukiko dituena gaur egun bazkide direnentzat. Bazkide izan edo informazio gehiago eskatu nahi dutenak klubeko bulegoetara bertaratu daitezke, astelehenetik ostiralera 10:30etik 14:30era eta 15:00etatik 18:00etara irekita daudenak, edo socios@anaitasuna.com helbidera mezu elektroniko bat bidali dezakete.
- ‘Gure ametsa zurekin hasten da’, 2026/27 denboraldirako abonatuen kanpaina berria. Zure abonua gure web-orriaren bidez edo klubeko bulegoetan berritu dezakezu.
- Urriaren 13an, 18:30ean, aldez aurretik zehaztuko den gelan, Anaitasunako Irakurketa Kluba ate irekien jardunaldi bat eginez elkartuko da Manuel Mújica Lainezek idatzitako El Escarabajo liburuaren inguruan jarduteko. Gomendagarria da aurretik eleberria irakurtzea, liburutegi publikoetan eskuragai dagoena. Anaitasunako Irakurketa Kluba Nafarroako Liburutegi Publikoen sarean izena emanda dago, beraz, ikasturtean zehar, liburuak Irakurketa Klubeko kideei uzten zaizkie eta ez da beharrezkoa erosketarik egitea. Anima zaitez!
- Gogora ezazu irailaren 14an, astelehenean, neguko ordutegia indarrean jarriko dela.
- Jakinarazi nahi dizugu ezen, abuztuaren 31tik irailaren 13ra, biak barne, bainutegia itxita egongo dela eten tekniko bat dela bide.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak erdietsitako hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- RFEBM-k ligako lehen jardunaldiaren ordutegia plazaratu du. Anaitasuna-Barça Atlètic partida irailaren 12an, larunbatean, arratsaldeko 19:00etan jokatuko da Katedralean.
- Anaitasunako esku pilota sailera batu zaitezke jada, pelota@anaitasuna.com helbide elektronikoaren bitartez. Anima zaitez!
- Zatoz irailaren 15ean edo 17an judoan saiatzera eta ezagutu kirol honek eskaini diezazukeen guztia!
- Irailaren 8an eta 10ean, zatoz Anaitasunara areto-futbolean jokatzera!
- Eman izena bost t ‘erdiko III. Txapelketan! Irailaren 14ra arte egin dezakezu, 628 289 262 telefonoaren bidez.
- Hauek dira gure padel sailak asteburu honetan jokatuko dituen Copa del Reyno-ko partidak:
- Gizonezkoak A, larunbatean, 11:30ean, Anaitasunan Pádel Peralta A-ren aurka
- Emakumezkoak A, larunbatean, 12:30ean, Anaitasunan Echavacoiz A-ren aurka
- Gizonezkoak B, igandean, 10:00etan, CD Amayaren aurka, CD Amayan
- Emakumezkoak B, larunbatean, 12:00etan, CR Montejurra C-ren aurka, Aiegin
- Emakumezkoak C, igandean, 11:30ean, Anaitasunan Onpadel B-ren aurka
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.
























Comments are closed.