

- Eskatu zure hitzordua M2 Esencia-n, S.C.D.R. Anaitasunaren estetika-zentro berrian! Eskaintzen dituen zerbitzuak hemen kontsultatu eta eskatu aldez aurretiko hitzordua 691 448 718 telefonoaren edo m2esencia@gmail.com helbidearen bitartez.
- ADIERAZPEN OFIZIALA | Óptica Iruñak Anaitasunaren babesle izaten jarraituko du. Irakurri adierazpen osoa hemen.
- Ekin urteari zure digestio-osasuna zainduz, CEA Navarraren eskutik. Digestio-sistemaren funtzionamendu egokiak zuzeneko eragina du gure eguneroko aldartean. Digestio astunak, hantura, azidotasuna, hesteetako irregulartasuna, etab., organismoak zure arreta behar duelako seinale izan daitezke. Garaiz identifikatzeak eta balorazio profesionala edukitzeak arazoak ekiditea eta epe ertaineko zein luzeko ongizatea hobetzea ahalbidetzen dute. Informazio gehiago eskuratzeko haiekin harremanetan jar zaitezke hemen.
- Anaitasunak Ghanako jokalari baten bisitaldia jasoko du. Klubak 20 urtetik azpiko ghanako selekzioko jokalari den Pius Komasiri bere metodologia irakasten jarraituko du.
- Eskura itzazu hemen, asteburu honetan, Katedralean, Emakumezkoen Anaitasunak jokatuko dituen partidetarako zure sarrerak.
- Asteburu honetan, Halterofilia Anaitasunako 18 urtetik azpiko taldeak Espainiako Kopako finala jokatuko du Madrilen. Zorte on, talde!
- Larunbat honetan, 20:00etatik aurrera, Emakumezkoen Anaitasunak Caja Rural Cleba Leónen aurka jokatuko du Katedralean. Zorte on, neskak! Jo eta ke!
- Igande honetan, 12:30etik aurrera, Amixalan Anaitasuna Pinsequerekin neurtuko da Katedralean. Zorte on, talde! Jo eta ke!
- Mikel Muniain: «Aurten hainbat helburu ditugu. Lehenengoa asteburu honetan da, Madrilen 18 urtetik azpiko Espainiako Kopan lehiatuko baikara». Entzun hemen Anaitasunako halterofilia saileko koordinatzailearen adierazpenak oso-osorik.
- Mendi sailak antolatuko duen hurrengo txangoan izena eman dezakezu jada. Egin ezazu bere helbide elektronikoaren bitartez edo -2. solairuan kokaturiko bere bulegoetan, aurrez aurre. Kontsultatu txangoaren xehetasunak kartel honetan.
- Asteburu honetan, gure igerilariak gure klubeko igerileku estalian gauzatuko den Nafarroako Txapelketa Absolutuan lehiatuko dira. Zorte on!
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.





















Comments are closed.