

- Anaitasunako Aste Santuko kanpamentuetarako inskripzioak ireki berri dira! Gure aplikazioaren bitartez, Play Store-n eta App Store-n eskuragai dagoena, edo 9:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:00etara irekita dauden klubeko bulegoetan, ‘Kirol anitzetako kanpamentua’-n eta ‘Kaleko kanpamentua’-n izena eman dezakezu jada.
- Apirilaren 24an eta 25ean, Anaitasunan hasiberrientzako sevillana klaseak irakatsiko dira! Bazkideak Anaitasunaren aplikazioaren bitartez inskribatu ahal izango dira eta bazkide ez direnak, aldiz, klubeko harrera-lekuan, aurrez aurre, edo recepcion@anaitasuna.com helbidera mezu bat bidaliz, non beren izen-abizenak eta helbide elektronikoa adierazi beharko dituzten.
- ADIERAZPEN OFIZIALA | Anaitasunak eta Club Deportivo ‘El Molino’-k indarrak batu dituzte kirolaren bitartez integrazioa sustatzeko. Irakurri adierazpena hemen.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- Ekin urteari zure digestio-osasuna zainduz, CEA Navarraren eskutik. Digestio-sistemaren funtzionamendu egokiak zuzeneko eragina du gure eguneroko aldartean. Digestio astunak, hantura, azidotasuna, hesteetako irregulartasuna, etab., organismoak zure arreta behar duelako seinale izan daitezke. Garaiz identifikatzeak eta balorazio profesionala edukitzeak arazoak ekiditea eta epe ertaineko zein luzeko ongizatea hobetzea ahalbidetzen dute. Informazio gehiago eskuratzeko haiekin harremanetan jar zaitezke hemen.
- Hau da Anaitasuna Eskubaloiko Aste Santuko XII. Torneoaren kartel ofiziala, apirilaren 2tik 5era jokatuko dena.
- Eman izena Aste Santuko Padel Anaitasunaren ikastaro trinkoetan! Gure aplikazioaren bitartez, Play Store-n eta App Store-n eskuragai dagoena, edo 9:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:00etara irekita dauden klubeko bulegoetan egin dezakezu.
- Anaitasunaren eta Club Deportivo ‘El Molino’-ren arteko lankidetza hitzarmena dela bide, larunbat honetan, martxoak 7, 16:00etan, Anaitasunan padel inklusiboko ate irekien jardunaldi bat burutuko da. Jarduera doakoa da eta mundu guztiari zuzenduta dago, animatu parte hartzera!
- Larunbat honetan, 19:00etatik aurrera, Anaitasuna Trops Málagarekin neurtuko da Diego Carrasco Pabiloian. Zorte on, mutilak!
- Larunbat honetan, 20:00etatik aurrera, Anaitasuna B-k Egia Eskubaloiaren aurka jokatuko du Egia Kiroldegian. Goazen, gazteak!
- Igande honetan, 12:00etatik aurrera, Amixalan Anaitasuna Antiguoko KE-rekin neurtuko da Katedralean. Zorte on, talde! Jo eta ke!
- Joan den asteburuan, Anaitasunako igeriketa sailak Neguko Euskal Herriko Haur Txapelketan parte hartu zuen, non igerilarien gehiengoak bere marka pertsonalak apurtzea lortu baitzuen 50 metroko igerilekuan. Banakakoei erreparatuz, Helene Noainek urrezkoa erdietsi zuen 100 m bizkar-igeriketan eta zilarrezkoa 50 m bizkar-igeriketan; Vega Peru bigarren postura heldu zen 400 libreetan eta brontzezkoa lortu 100 m bular-igeriketan; eta Olaia Aranak brontzezkoa bereganatu zuen 200 libreetan. Gainera, Olaia Aranak, Vega Peruk, Helene Noainek eta Eider Alcaldek osaturiko 4×100 libreak brontzezko domina erdietsi zuen.
- Joan den otsailaren 28an, larunbatean, Anaitasunako judo sailak Nafarroako Kirol Jokoetako 2. jardunaldian parte hartu zuen, haur zein kadete kategorietan. Maddi Leunda Fernándezek (kadetea -52 kg) eta Irati Garde Leundak (haurra -44 kg) brontzezko domina lortu zuten. Adei Alcocer Sarmientok (haurra -46 kg) eta Adrián Pérez Vázquezek (haurra -50 kg), aldiz, zilarrezko domina eskuratu zuten. Iñigo Roncal Arantzamendik (-50 kg) eta Nerea Martínez Garcíak (-44 kg) bosgarren postuan amaitu zuten txapelketa. Handiak! Zorionak!
- Otsailaren 28an, larunbatarekin, gure judoka kimuek Zueran (Zaragoza) jokatu zen 2026ko «San Licer» Haur Judo Topaketan parte hartu zuten, non klubeko judokek oso emaitza onak lortu baitzituzten. Urko Esparza Moreno txapeldun atera zen; Jon Imaz Vallespínek, Miguel Echauri Arnedok, Markel Lazkano Rodríguezek eta Markelot Abartzuza Purik, berriz, zilarrezko domina lortu zuten. Horrez gain, Irene Echauri Arnedok, Noah Gaspar Marañonek eta Luis Vázquez Lópezek brontzezko domina bereganatu zuten.
- Anaitasunako mahai-teniseko lehen taldea argi eta garbi nagusitu zen joan den larunbateko TM Defenseren aurkako partidan (5-1). Bejondeizuela, mutilak!
- Datorren ostiralean, martxoaren 13an, 18:30etik aurrera, ‘Txuleta eta sagardoaren txapelketa’-ko final-laurdenak jokatuko dira Anaitasunako Frontoian.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.

























Comments are closed.