

- Mantentze-lanak direla eta, gune termala urriaren 9tik 12ra itxita mantenduko da, astelehenetik ostegunera. Barkatu egoera honek sor ditzakeen eragozpenengatik eta instalazioa berriz prest dagoenean helaraziko dizugu.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R Anaitasunak eta CEA Navarrak erdietsitako hitzarmenari esker, klubeko bazkideek beherapen bereziak edukiko dituzte enpresan. Jarri haiekin harremanetan zure zalantzak argitzeko.
- Miguel Munárriz, euskal pilota saileko kidea, Nafarroako txapeldun atera da bost eta erdiko laugarren kategorian, finalean Aranpilotako Patxi Garcés garaitu ostean, 25-21. Bejondeizula, Miguel!
- Emakumezkoen Anaitasunaren partidarako zure sarrerak hemen eros ditzakezu. Larunbat honetan, 20:00etan, Katedralean izango da.
- Iragan asteburuan, Larrabiden, Nafarroako Kirol Jokoetako banakako liga hasi zen, non gure mahai-teniseko jokalariek parte hartu baitzuten.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.
















Comments are closed.