
- Oroi ezazu udarako S.C.D.R Anaitasunaren bazkideak erakartzeko kanpaina eskuragarri dagoela jada! Egin klik hemen eta kontsultatu kanpainaren xehetasunak, zeina uztailaren 1era arte aktibo egongo den.
- Bete hemen S.C.D.R. Anaitasunaren gogobetetasun-inkesta eta udan klubean sartzeko 10 sarrera bikoitz eskuratzeko zozketan sartuko zara.
- Ate irekiak Anaitaboxean! Probatu gure boxa dohainik ekainaren 16tik 20ra eta 23tik 27ra. Inskriba zaitez klubeko harrera-lekuan, Anaitaboxean edo boxanaita@anaitasuna.com -en.
- Nicky Jamek Nafarroa Arenan emango duen kontzerturako 20 sarrera zozketatuko ditugu! Gaur ostirala, ekainak 6, gure Instagramaren bitartez parte hartzeko azken eguna!
- Oroitu gaur ostirala, ekainak 6, Aedona bonuak jasotzeko azkeneko eguna dela.
- Kontsultatu irudian datozen egunetan klubeko igerilekuek edukiko dituzten irekiera-ordutegiak.
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.
- S.C.D.R. Anaitasunako bazkide izateagatik Sendavivarako sarreretan %20-ko beherapena izango duzu. Erakutsi zure bazkide-txartela klubeko harrera-lekuan eta eskuratu zure kupoia.
- Oroi ezazu larunbat honetan ere bingoa izango dugula gurean! Tabernan 18:30ean zure zain egongo gara!
- Joan den asteburuan, Anaitasuna Halterofiliak 17 urtetik azpiko Espainiako Txapelketan parte hartu zuen. Daniel Villanuevak Espainiako hirugarren postua erdietsi zuen jasotzean, Espainiako txapeldun bilakatu zen bultzadan eta hirugarren izan zen guztizko olinpikoan. Daniel Martinicorena Espainiako txapeldunorde atera zen hiru modalitateetan. Nahikari Eloseguik laugarren postua lortu zuen jasotzean eta urrea bultzadan zein guztizko olinpikoan. Aitor Garcia Espainiako laugarren atera zen hiru modalitateetan eta 17 urtetik azpiko Europako Txapelketarako gutxieneko marka erdietsi zuen. Ibai Muniain, berriz, Espainiako bosgarren izan zen hiru modalitateetan. Laura Chafer ez zen Munduko Txapelketarako gutxieneko markara heldu, baina gai izan zen jasotzean 100 kg altxatzeko. Nesken 1. Maila Nazionaleko taldea, Igoera Faseko hiru partidak irabazteari esker, Zilarrezko Ohore Mailako talde berria bilakatu da. Bejondeizuela, neskak!
- Joan den larunbatean, maiatzak 31, Gelbenzuko Udal Igerilekuan Igeriketa Artistikoko Udako Nafarroako Txapelketa jokatu zen. Junior kategoriako Eider Esparzak eta Leyre Larrayozek osaturiko bikoteak haren bi errutinak, teknika eta librea, antzeztu zituen lehiaketa-denboraldia amaitutzat emanez. Lan bikaina, neskak!
- Judo Anaitasunan ate irekiak! Zatoz ekainaren 10etik 12ra judon saiatzera. Zure zain egongo gara!
- Datorren ostiralean, ekainak 13, Anaitasunako Euskal Pilotako sailak Paleta Gomazko Udaberriko Txapelketako finalak ospatuko ditu. Bigarren mailako finala 17:30ean izango da eta lehenengo mailakoa, aldiz, 18:30ean.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.
Comments are closed.