
- Anaitaboxerako erakartze kanpaina berria! Sarrera-kuotan beherapena eskuratuz eta izena ematen duten lehenengo 30 inskribatuentzat hasierako 3 hilabeteak opari. Egin klik estekan eta kontsultatu informazio guztia. Informa zaitez hemen.
- Kontsultatu hemen polizia eta suhiltzaile izateko oposiziogileak erakartzeko kanpainaren informazio guztia.
- Eskuratu 10 saioko zure bonua (zuzenduak edo libreak) Anaitaboxean datorren astelehenetik aurrera, otsailaren 3an, klubeko harreralekuan!
- Oroi ezazu eskubaloiko denboraldi erdiko abonuak eskuragarri daudela jada! Kontsultatu prezioak kartelean.
- Datorren otsailaren 19an, asteazkenean bertan, 19:30ean, Anaita Txokoan (tabernan) Manuel Iznaolaren «Irurtzun eta Atakondoa» liburuaren aurkezpen hitzaldia ospatuko da. Ekitaldian kazetari eta Osasunako jokalari ohi den Chus Luengok; Endika Andueza Anaitasuna Eskubaloiko jokalariak; Anaitasuna areto-futboleko jokalari den Javi Saldisek; eta Manuel Iznaolak, liburuaren egilea eta klubeko bazkidea ere denak parte hartuko dute.
- Martxoaren 15ean eta 16an, sevillana ikastordu bereziak Anaitasunan! Bazkideak Anaitasunaren aplikazioaren bitartez inskribatu ahal izango dira eta ez bazkideak, berriz, klubeko harreralekuan zuzenean edo recepcion@anaitasuna.com helbidera mezu bat bidaliz, non beren izen-abizenak, joan nahi duten taldea eta helbide elektronikoa adierazi beharko dituzten.
-
Otsailaren 23an, igandean bertan, hirugarren astronomia tailerra gauzatuko da! Zatoz 18:00etatik aurrera, tabernako zinema-aretora, egungo izarren irudirik onenak ikustera eta eguraldiaren arabera, tailerra amaitzerakoan klubean gaueko zerua ikusiko dugu.
- ARY3 Asesores, Helvetia Anaitasunaren babesle berria. Zerga-, kontabilitate- eta finantza-aholkularitza Anaitasuna Pabiloiko publizitate-guneetan agertuko da.
- Óptica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.
- Anaitasunak klubeko instalazioetara bazkide-txartelarekin sartzea derrigorrezkoa dela oroitarazi nahi dizue.
- Oroitu larunbat honetan ere bingoa izango dugula gurean! Tabernan 18:30ean zure zain egongo gara!
- Lagun Judokaren Astean parte hartu bazenuen, eman izena Judo Sailean eta lehenengo asteko klaseak dohain jasoko dituzu (otsaila)!
- Asteburu honetan, gure judoketako batzuk Nafarroako Judoko Junior Txapelketan lehiatuko dira Mendillorriko Trinketan. Zorte on guztiei!
- Honako hauek dira asteburu honetan gure instalazioetan izango diren norgehiagokak klik hemen.
- Otsailaren 9an, igandean bertan, Mendi Sailak urteko hirugarren txangoa burutuko du. Kontsultatu informazio guztia hemen klik eginez.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.
Comments are closed.