

- Aurreko urteetan bezala, Aedonak Iruñetik aterako den joan-etorriko autobusa jarriko du Behobia – Donostia lasterketan parte hartuko duten Anaitasunako bazkideen esku. Eman izena hemen.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R Anaitasunak eta CEA Navarrak erdietsitako hitzarmenari esker, klubeko bazkideek beherapen bereziak edukiko dituzte enpresan. Jarri haiekin harremanetan zure zalantzak argitzeko.
- Larunbat honetan, 20:15etik aurrera, Anaitasuna Base Oviedorekin neurtuko da Katedralean. Zorte on, talde!
- Larunbat honetan, 18:00etan, Emakumezkoen Anaitasunak ligako bigarren partida jokatuko du Katedralean Cleba Leónen aurka. Goazen, neskak!
- Datorren igandean, 12:00etatik aurrera, Anaitasuna B-k Uharteren aurka jokatuko du Katedralean. Goazen, talde!
- Erosi hemen zure sarrerak asteburu honetako partidak ikusteko.
- Anaitasunako areto-futboleko lehen taldea Universidad de Navarrarekin neurtuko da gaur, 20:30ean. Jo eta ke!
- Asteburu honetan, padel sailak Copa Reyno de Navarra txapelketako jardunaldi berri bat jokatuko du:
- GIZONEZKOAK A: larunbata 10, Anaitasunan, 11:30ean, Arenas A-ren aurka.
- EMAKUMEZKOAK A: larunbata 10, Anaitasunan, 12:30ean, Funes A-ren aurka.
- GIZONEZKOAK B: igandea 11, La Bandeja-n, La Bandeja E-ren kontra.
- EMAKUMEZKOAK B: igandea 11, Eskirozen, CP Eskirozen kontra.
- Natxo Garde eta Beñat Retegi ‘Goxua Esku-pilota txapelketa’-ko txapeldunak Txus Garrido eta Iosu Villanueva finalean garaitu ostean. Bejondeizuela!
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.























Comments are closed.