

- S.C.D.R. Anaitasunak bazkideak erakartzeko kanpaina berria aurkeztuko du, irailean zehar indarrean egongo dena eta abantaila bereziak edukiko dituena gaur egun bazkide direnentzat. Bazkide izan edo informazio gehiago eskatu nahi dutenak klubeko bulegoetara bertaratu daitezke, astelehenetik ostiralera 10:30etik 14:30era eta 15:00etatik 18:00etara irekita daudenak, edo socios@anaitasuna.com helbidera mezu elektroniko bat bidali dezakete.
- ‘Gure ametsa zurekin hasten da’, 2026/27 denboraldirako abonatuen kanpaina berria. Zure abonua gure web-orriaren bidez edo klubeko bulegoetan berritu dezakezu.
- Urriaren 13an, 18:30ean, aldez aurretik zehaztuko den gelan, Anaitasunako Irakurketa Kluba ate irekien jardunaldi bat eginez elkartuko da Manuel Mújica Lainezek idatzitako El Escarabajo liburuaren inguruan jarduteko. Gomendagarria da aurretik eleberria irakurtzea, liburutegi publikoetan eskuragai dagoena. Anaitasunako Irakurketa Kluba Nafarroako Liburutegi Publikoen sarean izena emanda dago, beraz, ikasturtean zehar, liburuak Irakurketa Klubeko kideei uzten zaizkie eta ez da beharrezkoa erosketarik egitea. Anima zaitez!
- Antolakuntza-arrazoiak direla eta, datorren astean bulegoak astelehenetik ostiralera egongo dira zabalik, 9:30etik 13:30era.
- Gogora ezazu irailaren 14an, astelehenean, neguko ordutegia indarrean jarriko dela.
- Gogoratu spa-bainuetxea irailaren 13ra arte, igandearekin, itxita egongo dela.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak erdietsitako hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Anaitasunak larunbat honetan, irailaren 12an, egingo du debuta, 19:00etan, Katedralean! Talde berdeak Barça Atlètic izango du aurkari. Erosi sarrerak hemen.
- Larunbat honetan V. Iosu Istúriz Memorialeko finalak jokatuko dira klubeko pilotalekuan.
- Anaitasunako esku pilota sailera batu zaitezke jada, pelota@anaitasuna.com helbide elektronikoaren bitartez. Anima zaitez!
- Zatoz irailaren 15ean edo 17an judoan saiatzera eta ezagutu kirol honek eskaini diezazukeen guztia!
- Eman izena bost t ‘erdiko III. Txapelketan! Irailaren 14ra arte egin dezakezu, 628 289 262 telefonoaren bidez.
- Igande honetan, padel saileko beteranoen taldeak CD Amaya izango du aurkari gure instalazioetan, 11:30etik aurrera. Zorte on, talde!
- Hona hemen gure padel saileko taldeek joan den asteburuan jokatutako Copa del Reyno-ko azken jardunaldian lortutako emaitzak:
- Gizonezkoak A 3-0 Padel Peralta A
- Emakumezkoak A 2-1 Echavacoiz A
- Gizonezkoak B 1-2 CD Amaya
- Emakumezkoak B 1-2 Ayegui
- Emakumezkoak C 1-2 Onpadel B
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.


















Comments are closed.