
- Oroi ezazu udarako S.C.D.R Anaitasunaren bazkideak erakartzeko kanpaina abian dela oraindik ere! Egin klik hemen eta kontsultatu kanpainaren xehetasunak, zeina uztailaren 1era arte aktibo egongo den.
- Ate irekiak Anaitaboxean! Probatu gure boxa dohainik ekainaren 16tik 20ra eta 23tik 27ra. Inskriba zaitez klubeko harrera-lekuan, Anaitaboxean edo boxanaita@anaitasuna.com -en.
- Ondoko hauek dira gure instalazioen ordutegiak udaldian.
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.
- S.C.D.R. Anaitasunako bazkide izateagatik Sendavivarako sarreretan %20-ko beherapena izango duzu. Erakutsi zure bazkide-txartela klubeko harrera-lekuan eta eskuratu zure kupoia.
- Oroi ezazu larunbat honetan ere bingoa izango dugula gurean! Tabernan 18:30ean zure zain egongo gara!
- Joan den asteburuan, Judo Anaitasunako Irati Diazek, Dafni Zelaik eta Martin Pérezek Aragoiko torneo batean parte hartu zuten. Lorturiko emaitzak honako hauek izan ziren:
– 46 Kg.: Martín PEREZ URMENETA (Haurra) 1.
– 52 Kg.: Dafni Zelai PUEYO LAZOU (Kadetea) 2.
– 78 Kg.: Irati DÍAZ MARTINEZ (Absolutua) 2.
Zorionak hirurei!
- Gaur Anaitasuna Eskubaloiko Mutilen A kadeteak Amaierako Faseari ekingo dio. Zorte on, mutilak!
- Datorren ostegunean, ekainak 12, 18:00etatik aurrera, Gimnasia Erritmikoko gure neskek Anaitasuna Pabiloian denboraldi amaierako erakustaldia egingo dute.
- Ostiral honetan, ekainak 13, Igeriketa Sinkronizatuko sailak denboraldi amaierako ohiko erakustaldia egingo du. Ez galdu!
- Ostiralean ere, ekainak 13, Anaitasunako Euskal Pilotako sailak Paleta Gomazko Udaberriko Txapelketako finalak ospatuko ditu. Bigarren mailako finala 17:30ean jokatuko da eta lehenengo mailakoa, aldiz, 18:30etik aurrera.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.
Comments are closed.