

- S.C.D.R. Anaitasunaren bazkideak erakartzeko kanpaina berria martxan dago oraindik ere! Bazkide egin edo informazio gehiago eskatu nahi dutenek klubeko bulegoetara jo dezakete, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:00etara irekita daudenak, edo socios@anaitasuna.com helbidera mezu elektroniko bat bidali dezakete.
- 14 eta 20 urte bitartean zaude eta egun batez DJ izan nahi duzu? Izan zaitez Pool Party-aren parte! Idatz iezaguzu culturaanaitasuna@gmail.com helbidera.
- Gogoratu bihar, ekainak 12, ostirala, izango dela zure ‘Aedona Bonua’ jasotzeko azken eguna.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak erdietsitako hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- ADIERAZPEN OFIZIALA | Diego Lita 2029ra arte Anaitasunan. Anaitasunak akordioa erdietsi du Diego Litarekin datozen hiru denboraldietarako. Espainiako gazte selekzioko nazioarteko pibotea taldearen aurredenboraldian aurkeztua izango da. Irakurri adierazpen osoa hemen.
- ADIERAZPEN OFIZIALA | Xoan Fernández, Anaitasunako jokalari berria. Anaitasunak akordioa lortu du Xoan Fernándezekin datozen bi denboraldietarako. Espainiako junior selekzioko nazioarteko ezker albokoa aurredenboraldian aurkeztuko da. Irakurri hemen adierazpena.
- 2026/27 denboraldiko judo taldean izena emateko azken egunak! Kontsultatu informazioa kartelean.
- Padeleko beteranoen taldeak 1-2 galdu zuen joan den asteburuan Club de Tenisen aurka. Egundoko ahalegina egin zenuten, talde!
- Mendizaleen sailak antolatuko duen hurrengo irteerarako izena eman dezakezu dagoeneko. Horretarako, idatzi anaitasunamendi@gmail.com helbidera edo joan zuzenean -2. solairuan dauden bulegoetara. Irteeraren xehetasunak kartelaren bidez kontsulta ditzakezu.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.


























Comments are closed.