

- Anaitasunako Aste Santuko kanpamentuetarako inskripzioak ireki berri dira! Gure aplikazioaren bitartez, Play Store-n eta App Store-n eskuragai dagoena, edo 9:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:00etara irekita dauden klubeko bulegoetan, ‘Kirol anitzetako kanpamentua’-n eta ‘Kaleko kanpamentua’-n izena eman dezakezu jada.
- Apirilaren 24an eta 25ean, Anaitasunan hasiberrientzako sevillana klaseak irakatsiko dira! Bazkideak Anaitasunaren aplikazioaren bitartez inskribatu ahal izango dira eta bazkide ez direnak, aldiz, klubeko harrera-lekuan, aurrez aurre, edo recepcion@anaitasuna.com helbidera mezu bat bidaliz, non beren izen-abizenak eta helbide elektronikoa adierazi beharko dituzten.
- Oroitu bainutegira sartzeko gutxieneko adina 16 urte direla. Halaber, derrigorrezkoa da hemen ikus dezakezun tokiko araudia betetzea.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak erdietsitako hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Eskura itzazu hemen Anaitasunak, Emakumezkoen Anaitasunak eta Anaitasuna B-k asteburu honetan Katedralean jokatuko dituzten partidetarako zure sarrerak.
- Naroa Arrasate, halterofiliako Espainiako Kopa absolutuko txapeldun. Irakurri albiste osoa hemen. Zorionak, Naroa!
- Eman izena Aste Santuko Padel Anaitasunaren ikastaro trinkoetan! Gure aplikazioaren bitartez, Play Store-n eta App Store-n eskuragai dagoena, edo 9:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:00etara irekita dauden klubeko bulegoetan egin dezakezu.
- Iragan larunbatean, Mendillorriko trinketan kimu kategoriako Nafarroako Kirol Jokoetako (NKJ) lehenengo jardunaldia jokatu zen, zeinean Urko Esparzak, Markel Lazkanok, Luis Vázquezek, Markelot Abartzuzak, Mikel Arruabarrenak eta Marcos Lafuentek parte hartu baitzuten.
- Larunbat honetan, 19:15etik aurrera, Amixalan Anaitasuna San Juanekin neurtuko da. Zorte on, talde! Derbiaren bila!
- Bihar, martxoaren 13a, ostirala, 18:30etik aurrera, Anaitasuna Frontoian ‘Txuleta eta sagardoaren txapelketa’-ko final-laurdenak jokatuko dira.
- Hauek dira asteburu honetarako antolaturiko ekitaldiak Anaitasunan.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.























Comments are closed.