
- Anaitaboxerako erakartze kanpaina berria! Izena ematen duten lehenengo 30ek sarrera-kuotan beherapena jasoko dute eta hasierako hiru hilabeteko entrenamenduak opari. Egin klik estekan eta kontsultatu informazio guztia.
- Kontsultatu hemen polizia eta suhiltzaile izateko oposiziogileak erakartzeko kanpainaren informazio guztia.
- Eskuratu 10 saioko zure bonua (zuzenduak edo libreak) Anaitaboxean datorren astelehenetik aurrera, otsailaren 3an, klubeko harreralekuan!
- Martxoaren 1ean, larunbatean hain zuzen ere, klubeko tabernan inauteriak ospatuko ditugu! Aurpegi margotze, tatuaje, mozorro lehiaketa, sari, txikidisko eta Just Dancerekin! Ez galdu!
- Otsailaren 23an, igandean bertan, hirugarren astronomia tailerra gauzatuko da! Zatoz gaur egungo izarren irudirik onenak ikustera, 18:00etatik aurrera, tabernako zinema-aretoan eta tailerra amaitzean, klubean gaueko zerua ikusiko dugu.
- Datorren otsailaren 19an, asteazkenean bertan, 19:30ean, Anaita Txokoan (tabernan) Manuel Iznaolaren «Irurtzun eta Atakondoa» liburuaren aurkezpen hitzaldia ospatuko da. Ekitaldian kazetari eta Osasunako jokalari ohi den Chus Luengok; Endika Andueza Anaitasuna Eskubaloiko jokalariak; Anaitasuna areto-futboleko jokalari den Javi Saldisek; eta liburuaren egile zein klubeko bazkide ere den Manuel Iznaolak parte hartuko dute.
- Martxoaren 15ean eta 16an, Anaitasunan sevillana klase bereziak irakatsiko dira! Bazkideak Anaitasunaren aplikazioaren bitartez inskribatu ahal izango dira eta ez bazkideak, berriz, klubeko harreralekuan zuzenean edo recepcion@anaitasuna.com helbidera mezu bat bidaliz, non beren izen-abizenak, joan nahi duten taldea eta helbide elektronikoa adierazi beharko dituzten.
- ARY3 Asesores, Helvetia Anaitasunaren babesle berria. Zerga-, kontabilitate- eta finantza-aholkularitza Anaitasuna Pabiloiko publizitate-guneetan agertuko da.
- Igande honetan, 12:30ean, Helvetia Anaitasunak Impulse BM Guadalajararen aurka jokatuko du Katedralean. Hemen bertan zure sarrera eros dezakezu edota klubeko bulegoetan bigarren itzulirako abonua eskuratu, astelehenetik ostiralera 9:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:00etara.
- Anaitasunak 17.000€-ko etekina eskuratu du Pamplona Arena Games-aren ospakizunaren ostean, pasa den asteburuan gure instalazioetan gauzatu zen lehiaketa. Irakurri albiste osoa hemen.
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.
- Oroi ezazu larunbat honetan ere bingoa izango dugula gurean! Tabernan 18:30ean zure zain egongo gara!
- Honako hauek dira asteburu honetan gure instalazioetan izango diren norgehiagokak klik hemen.
- Otsailaren 23ko igande honetan, Mendi sailak urteko laugarren ateraldia burutuko du. Kontsultatu informazio guztia hemen klik eginez.
- Otsailaren 6tik 9ra Oviedoko Mendebaldeko Parkeko igerilekuetan Espainiako XXX. Igeriketa Master Txapelketa ospatu zen, 1800 parte-hartzaile baino gehiagorekin. Anaitasunako 10 ordezkari, 3 igerilari eta 7 igerilari bertaratu ziren, emaitza bikainak lortuz, 10 dominarekin, horien artean urrezko bi, top ten postu batzuk, eta taldekako hogeita zortzigarren postua, guztira 165. Oso giro ona eta motibatuta gehiagora jarraitzeko!!!!!! 👏🏻👏🏻👏🏻🏅🏅🏅💚💚💚. Irudiak ikus ditzakezu esteka honetan.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.
Comments are closed.