

- 2026ko AEDONA bonuak eskuratzeko inskripzio-epea irekita dago jada, maiatzaren 28ko 23:00ak arte, ostegunarekin, irekita egongo dena. Inskripzioak klubeko bulegoetan, aurrez aurre, edo online, gure aplikazioaren bitartez, egin ahal izango dira. Zozketa maiatzaren 29an, ostiralean, gauzatuko da, eta irabazleei helbide elektronikoz jakinaraziko zaie. Bonuak 23€ balio ditu, bost sarrera barne hartzen ditu eta 2026ko ekainaren 13tik irailaren 13ra arte erabili ahalko da.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak erdietsitako hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- RFEBM-ek Asobal Ligara igotzeko Play-Off-eko finalerdiko ordutegia jakinarazi du. Anaitasunak Puerto Saguntoren aurka jokatu du, maiatzaren 23an, 18:00etan, Pabelló Port de Sagunten.
- Haur eta Gazte kategorietako mutilen A taldeak, Espainiako zortzi talderik onenen artean sailkatuta! Orain, Azken Fasearen bila! Goazen!
- Anaitasuna Mahai-tenisak brontzea lortu du gipuzkoar ligan! Bejondeizuela!
- Joan den larunbatean, Mendillorriko Trinketan, Nafarroako Kirol Jokoetako jardunaldi berri bat jokatu zen. Urko Esparza Morenok meritu handiko urrezko domina erdietsi zuen eta Markel Lazkano Rodríguezek brontzea eraman zuen etxera. Parte hartzaile gehiago izan ziren, besteak beste, Luis Vázquez López, Markelot Abartzuza Luri, Mikel Arruabarrena eta Marcos Lafuente. Handiak, mutilak!
- Zatoz Anaitasunara areto futbolean jokatzera! Eman izena 687 858 474 zenbakiaren bitartez sailera batu nahi izatekotan. Animatu! Hemen izango gaituzu!
- Asteburu honetan, eskubaloi saileko kadete kategoriako mutilen A taldeak ‘sektore’ fasea jokatuko du Katedralean, non Espainiako zortzi talderik onenen artean sailkatzea bilatuko duen. Goazen!
- Asteburu honetan, eskubaloi saileko haur kategoriako nesken A taldeak ‘sektore’ fasea jokatuko du, Espainiako zortzi talderik onenen artean sailkatzeko helburuarekin. Goazen!
- Hauek izan ziren, joan den asteburuan zehar, Anaitasuna Padeleko talde absolutuek lorturiko emaitzak:
Gizonezkoak A 1-2 Itaroa PSCC A
Gizonezkoak B 1-2 Echavacoiz
MDM Pádel Club A 1-2 Emakumezkoak A
Emakumezkoak B 2-1 Marcilla Pádel A
Emakumezkoak C 2-1 Aranguren PC C
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.
































Comments are closed.