
- Udarako S.C.D.R. Anaitasunaren bazkideak erakartzeko kanpaina eskuragarri dago jada! Egin klik hemen eta kontsultatu kanpainaren xehetasunak, zeina uztailaren 1era arte aktibo egongo den.
- Bete hemen S.C.D.R. Anaitasunaren gogobetetasun-inkesta eta udan klubean sartzeko 10 sarrera bikoitz eskuratzeko zozketan sartuko zara.
- Asteburu honetan, Anaitasunara sevillanak itzuliko dira! Eman izena klubeko harrera-lekuan maiatzaren 17an eta 18an irakatsiko den ikastaroan.
- Oroitu oraindik ere Anaitaboxerako 10 saioko (zuzenduak edo libreak) zure bonua eskura dezakezula!
- Txikipark-a itxita mantenduko da berriz jakinarazi arte hezetasunak konpontzeko lanak direla bide. Maiatzaren 14tik aurrera, Ludotxikia -2 solairuko jatetxearen sarreraren eskuinaldean kokaturiko F gelara lekualdatu zen. Egongela Soziala ere itxita dago. Bazkideek tabernako 1 Gela erabili ahal izango dute, behin-behinean irakurketa-gune bezala egokituko dena.
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.
- S.C.D.R. Anaitasunako bazkide izateagatik Sendavivarako sarreretan %20-ko beherapena izango duzu. Erakutsi zure bazkide-txartela klubeko harrera-lekuan eta eskuratu zure kupoia.
- Oroi ezazu larunbat honetan ere bingoa izango dugula gurean! Tabernan 18:30ean zure zain egongo gara!
- Ondoko hauek dira asteburu honetan gure taldeek jokatuko dituzten norgehiagokak.
- Eskura itzazu hemen ostiral honetan, 20:30ean Katedralean, Helvetia Anaitasunak Abanca Ademar Leonen aurka jokatuko duen partidarako sarrerak.
- Asteburu honetan, Anaitasuna B-k, Lehenengo Maila Nazionaleko txapeldunak, kategoria handienetan bigarrena den Zilarrezko Ohore Mailako Igoera Fasea jokatuko du, Bolaños de Calatravan. Zorte on, talde!
- Asteburu honetan, Anaitasuna Eskubaloiko Nesken Haur kategoriako A taldeak Espainiako Txapelketako Sektorean lehiatuko da. Zorte on, neskak!
- Joan den asteburuan, Txiki, Benjamin eta Kimu kategorietako gure judokak Villanueva de Gállegora (Zaragoza) joan ziren «Ángel Claveras» San Isidro Torneoan parte hartzeko. Lorturiko emaitzak ondoko hauek izan ziren:
Adriana López – 2018. 20kg.🥇
Irene Garcia – 2018. 20kg. 🥉
Jon Imaz – 2017. 25kg. 🥇
Héctor García – 2016. 27kg.🥇
Miguel Echauri – 2016. 27kg.🥈
Ian Lara – 2016. 27kg.🥉
Markel Palacios – 2016. 30kg.🥇
Yoar Ascorbe – 2016. 30kg.🥈
Pablo López – 2016. 34kg.🥉
Aitor Jauregui – 2016. 34kg.🥉
Markelot Abartzuza – 2015.30kg.🥉
Luis Vazquez – 2015. 34kg.🥇
Alain Muro – 2015. 40kg.🥇
Urko esparza – 2014. 30kg. 🥇
Markel Lazkano – 2014. 37kg. 🥇
Iñigo Roncal – 2013. 41kg. 🥈
Eric González – 2013. 41kg. 🥉
Adei Alcocer – 2013. 38kg. 🥇
- Joan den larunbatean, Igeriketa Artistikoko gure neskek Ciudad Deportiva Amaiako Igeriketa Artistikoko II. Openean parte hartu zuten. Goizean, Leyre Larrayozek eta Eider Esparzak osaturiko bikote juniorrak bere errutina librea aurkeztu zuen Madonnaren erritmoan. Arratsaldean, berriz, Maialen Alfonsok, Sara Lópezek, Leyre Camachok eta Julia Lópezek osaturiko haur taldearen txanda izan zen, zeinak Miley Cyrusen erritmoan igeri egin zuen.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.
Comments are closed.