

- Zure aulkia hamakak gordetzeko tokitik jasotzeko urriaren 30era arte izango duzu.
- Datorren astelehenean, urriak 19, aldagela orokorrak goiz osoa itxita geldituko dira mantentze-lanak direla bide.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R Anaitasunak eta CEA Navarrak erdietsitako hitzarmenari esker, klubeko bazkideek beherapen bereziak edukiko dituzte enpresan. Jarri haiekin harremanetan zure zalantzak argitzeko.
- Elena Habansek Europako Junior Txapelketan hiru domina lortu ditu! Gure halterofiloak zilarrezko domina eskuratu zuen atzo arrankadan, brontzezkoa bi denboratan eta zilarrezkoa guztizko olinpikoan. Zorionak, Elena!
- Larunbat honetan, 18:30etik aurrera, Anaitasuna Antequeraren aurka lehiatuko da Fernando Argüelles kiroldegian. Zorte on, talde!
- Larunbat honetan, 19:30ean, Emakumezkoen Anaitasuna Cicar Lanzaroteren aurka arituko da. Goazen, neskak!
- Igande honetan, 12:30etik aurrera, Anaitasuna B-k Barakaldoren aurka jokatuko du Lasesarre kiroldegian. Aupa, talde!
- Anaitasunako areto-futboleko lehen taldeak Beteluren aurka jokatuko du ostiral honetan, 20:30ean, Katedralean. Aurrera, mutilak!
- Hauek izan ziren gure padel sailak Reyno de Navarra Kopako azken jardunaldian lortutako emaitzak:
- GIZONEZKOAK A: 1-2 Arenas A.
- EMAKUMEZKOAK A: 2-1 Funes A.
- GIZONEZKOAK B: 2-1 Bandeja E.
- EMAKUMEZKOAK B: 1-2 Eskiroz.
- Dagoeneko izena eman dezakezu mendi sailak antolatutako hurrengo ateraldian! Horretarako, idatzi anaitasunamendi@gmail.com helbide elektronikora edo eman izena aurrez aurre -2. solairuan dauden bulegoetan. Kontsultatu irteeraren xehetasunak kartel honetan.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.





















Comments are closed.