

- Datorren astelehenetik aurrera, apirilak 20, gizonezkoen zein emakumezkoen aldagela orokorrak itxita geldituko dira obra baten hasiera dela medio, zeinean dutxen iturgintza erreformatzeaz gain, bertako lauzak aldatuko diren. Aldagelak eraberritzea amaitu arte egongo dira itxirik. Bi asteko iraupena izango duela aurreikusi da. Barkatu egoera honek sor ditzakeen eragozpenengatik eta zuen ulermena eskertzen dizuegu, instalazioen hobekuntzan lan egiten jarraitzen dugun bitartean.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak erdietsitako hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Igande honetan, 12:00etatik aurrera, Anaitasuna Blendio Sinfinen aurka lehiatuko da La Alberician. Zorte on, talde!
- Larunbat honetan, 16:45ean, Emakumezkoen Anaitasuna AD Carballalekin neurtuko da Galizian. Jo eta ke, neskak!
- Larunbat honetan, Anaitasuna B-k Eibar Eskubaloiaren kontra jokatuko du Ipurua Kiroldegian. Goazen, mutilak!
- Larunbat honetan, Amixalan Anaitasuna, ligako hogeita zortzigarren jardunaldiari dagokion partidan, Zierbenarekin neurtuko da Katedralean. Zorte on, gazteak!
- Asteburu honetan, eskubaloi saileko haur mailako mutilen A taldea eta gazte mailako nesken A zein B taldeek ‘Final Four’-a jokatuko dute, ligako txapeldun ateratzeko helburuarekin. Zorte on guztiei!
- Mendi sailak antolatuko duen hurrengo ateraldian inskriba zaitezke jada. Egin ezazu bere helbide elektronikoaren bitartez anaitasunamendi@gmail.com edo bere bulegoetan, aurrez aurre, -2. solairuan kokatuta daudenak. Ikusi txangoaren xehetasunak kartel honetan.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.























Comments are closed.