

- S.C.D.R. Anaitasunak bazkideak erakartzeko kanpaina berria aurkeztuko du, irailean zehar indarrean egongo dena eta abantaila bereziak edukiko dituena gaur egun bazkide direnentzat. Bazkide izan edo informazio gehiago eskatu nahi dutenak klubeko bulegoetara bertaratu daitezke, astelehenetik ostiralera 10:30etik 14:30era eta 15:00etatik 18:00etara irekita daudenak, edo socios@anaitasuna.com helbidera mezu elektroniko bat bidali dezakete.
- ‘Gure ametsa zurekin hasten da’, 2026/27 denboraldirako abonatuen kanpaina berria. Zure abonua gure web-orriaren bidez edo klubeko bulegoetan berritu dezakezu.
- Urriaren 13an, 18:30ean, aldez aurretik zehaztuko den gelan, Anaitasunako Irakurketa Kluba ate irekien jardunaldi bat eginez elkartuko da Manuel Mújica Lainezek idatzitako El Escarabajo liburuaren inguruan jarduteko. Gomendagarria da aurretik eleberria irakurtzea, liburutegi publikoetan eskuragai dagoena. Anaitasunako Irakurketa Kluba Nafarroako Liburutegi Publikoen sarean izena emanda dago, beraz, ikasturtean zehar, liburuak Irakurketa Klubeko kideei uzten zaizkie eta ez da beharrezkoa erosketarik egitea. Anima zaitez!
- Gogoratu astelehen honetatik aurrera neguko ordutegia indarrean dagoela. Ikusi kartel hauetan.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak erdietsitako hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- 🤝🏽 ADIERAZPEN OFIZIALA | Guillén Obras y Proyectos-ek Anaitasunarekiko konpromisoa berritu du babesle gisa. Klubak eta eraikuntza-enpresak 2026/27 denboraldirako lankidetza luzatu dute, eta, horren bidez, bi erakundeek nafarroako kirolaren sustapenean egindako ibilbidea sendotuko dute. Irakurri hemen adierazpen osoa.
- Larunbat honetan, irailaren 19an, Anaitasuna OAR Coruñaren aurka neurtuko da. Zorte on, talde!
- Larunbat honetan, Anaitasuna B-k ligako lehen partida jokatuko du. Goazen, talde!
- Dagoeneko izena eman dezakezu mendi sailak antolatuko duen hurrengo txangorako. Horretarako, anaitasunamendi@gmail.com helbidera idatz dezakezu edo zuzenean bulegoetara jo, -2. solairuan kokatuta daudenak. Ikusi txangoaren xehetasunak kartel honetan.
- Joan den larunbatean V. Iosu Istúriz Memorialeko finalak jokatu ziren. Beti gurekin, Iosu.
- Anaitasunako esku pilota sailera batu zaitezke jada, pelota@anaitasuna.com helbide elektronikoaren bitartez. Anima zaitez!
- Joan den igandean, beteranoen padel taldeak CD Amayari 3-0 irabazi zion.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.






















Comments are closed.