

- Anaitasunako Aste Santuko kanpamentuetarako inskripzioak ireki berri dira! Gure aplikazioaren bitartez, Play Store-n eta App Store-n eskuragai dagoena, edo 9:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:00etara irekita dauden klubeko bulegoetan, ‘Kirol anitzetako kanpamentua’-n eta ‘Kaleko kanpamentua’-n izena eman dezakezu jada.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak erdietsitako hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Eman izena Aste Santuko Padel Anaitasunaren ikastaro trinkoetan! Gure aplikazioaren bitartez, Play Store-n eta App Store-n eskuragai dagoena, edo 9:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:00etara irekita dauden klubeko bulegoetan egin dezakezu.
- Mendi sailak antolatuko duen hurrengo ateraldian inskriba zaitezke jada. Egin ezazu bere helbide elektronikoaren bitartez edo -2. solairuan kokatuta dauden bere bulegoetan, aurrez aurre. Kontsultatu txangoaren xehetasunak kartel honetan.
- Larunbat honetan, 18:30etik aurrera, Emakumezkoen Anaitasuna Lleida Handbol Clubekin neurtuko da Onze de Setembren. Zorte on, neskak!
- Igande honetan, 12:15etik aurrera, Anaitasuna B Balonmano Romorekin neurtuko da Gobela Kiroldegian. Zorte on, talde!
- Martxoaren 11tik 15era bitarteko astean, Lucas Clemente, Mikel Pérez, Oihan Noain, Erik Martínez eta Izan Sánchez gure igerilariek Espainiako junior mailako txapelketa absolutuan parte hartu zuten. Lorpen nabarmenena Izan Sanchezena izan zen, junior mailan 50m brazako Espainiako txapeldun izan zena (2010).
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.




















Comments are closed.