

- Apirilaren 24an eta 25ean, Anaitasunan hasiberrientzako sevillana klaseak irakatsiko dira! Bazkideak Anaitasunaren aplikazioaren bitartez inskribatu ahal izango dira eta bazkide ez direnak, aldiz, klubeko harrera-lekuan, aurrez aurre, edo recepcion@anaitasuna.com helbidera mezu bat bidaliz, non beren izen-abizenak eta helbide elektronikoa adierazi beharko dituzten.
- KULTURA | Datorren otsailaren 28ko ardo-dastatzerako tokiak agortu egin dira.
- Eskatu zure hitzordua M2 Esencia-n, S.C.D.R Anaitasunaren estetika-zentro berria! Kontsultatu hemen eskaintzen dituen zerbitzuak eta eskatu aldez aurretiko hitzordua 691 448 718 telefonoaren edo m2esencia@gmail.com helbidearen bitartez.
- Asteburuan zehar Txikiparkera joaten diren 4 eta 5 urteko haurrak Egongela Sozialean geldituko den heldu baten ardurapean egon beharko dira.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- Ekin urteari zure digestio-osasuna zainduz, CEA Navarraren eskutik. Digestio-sistemaren funtzionamendu egokiak zuzeneko eragina du gure eguneroko aldartean. Digestio astunak, hantura, azidotasuna, hesteetako irregulartasuna, etab., organismoak zure arreta behar duelako seinale izan daitezke. Garaiz identifikatzeak eta balorazio profesionala edukitzeak arazoak ekiditea eta epe ertaineko zein luzeko ongizatea hobetzea ahalbidetzen dute. Informazio gehiago eskuratzeko haiekin harremanetan jar zaitezke hemen.
- ADIERAZPEN OFIZIALA | Anaitasuna Miguel Induráin Fundazioarekin, INAF-ekin eta nafarroako klubekin bildu da Nafarroako Foru Erkidegoan gizonezkoen eskubaloiaren egituraketari heltzeko. Irakurri adierazpen osoa hemen.
- Eskura itzazu hemen Emakumezkoen Anaitasunak igande honetan Katedralean jokatuko duen partidarako sarrerak.
- Igande honetan, Villaviciosa de Odonen, gure judoka Beatriz Hernándezek Beteranoen Espainiako Superkopa jokatuko du. Zorte on, Bea!
- Igande honetan, 12:00etatik aurrera, Anaitasuna Burgosekin neurtuko da El Plantíon. Zorte on, mutilak! Jo eta ke!
- Larunbat honetan, Anaitasuna B-k eta Tolosak Lehenengo Nazionaleko C taldeko 22. jardunaldiari dagokion partida jokatuko dute. Zorte on, mutilak!
- Larunbat honetan, 16:00etatik aurrera, Amixalan Anaitasuna Entrerríos Automatización B-rekin lehiatuko da Katedralean. Zorte on, talde! Jo eta ke!
- Mendi sailak antolatuko duen hurrengo txangoan izena eman dezakezu jada. Egin ezazu bere helbide elektronikoaren bitartez edo -2. solairuan kokaturiko bere bulegoetan, aurrez aurre. Kontsultatu txangoaren xehetasunak kartel honetan.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.



















Comments are closed.