

- S.C.D.R. Anaitasunaren bazkideak erakartzeko kanpaina berria abian da dagoeneko. Interesa duten pertsonek alta eman dezakete klubeko bazkide berri gisa, sarrera-kuotan beherapen esklusiboak eskuratuz, maiatzaren 19tik aurrera, asteartea. Kanpaina ekainaren 19ra arte egongo da aktibo, ostiralarekin. Bazkide egin edo informazio gehiago eskatu nahi dutenak klubeko bulegoetara bertaratu daitezke, astelehenetik ostiralera 9:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:00etara irekita daudenak, edo socios@anaitasuna.com helbidera mezu bat bidali dezakete.
- 2026ko AEDONA bonuak eskuratzeko inskripzio-epeak irekita jarraitzen du oraindik. Inskripzioak klubeko bulegoetan bertan edo online egin daitezke, gure aplikazioa erabiliz. Zozketa maiatzaren 29an egingo da, ostiralean, eta irabazleei helbide elektronikoz jakinaraziko zaie. Bonuak 23€ balio ditu, bost sarrera barne hartzen ditu eta 2026ko ekainaren 13tik irailaren 13ra arte erabili ahalko da.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak erdietsitako hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Asteburu honetan, Anaitasunak Asobal Ligara igotzeko Play-Off-a jokatuko du Pabelló Port de Sagunt-en. Zorte on!
- Aste honetan, eskubaloi saileko haur eta gazte kategorietako gizonezkoen A taldeek Amaierako Fasea jokatuko dute. Zorte on biei!
- Zatoz Anaitasunara areto futbolean jokatzera! Eman izena 687 858 474 zenbakiaren bitartez sailera batu nahi izatekotan. Animatu! Hemen izango gaituzu!
- Eman izena Anaitasunako judo sailean! Animatu!
- Asteburu honetan, eskubaloi saileko kadete kategoriako emakumezkoen A taldeak ‘sektore’ fasea jokatuko du, non Espainiako zortzi talderik onenen artean sailkatzea bilatuko duen. Goazen!
- Joan den asteburuan, 17 urtez azpiko Anaitasunako halterofilia taldeak eskola-adineko Espainiako Txapelketan parte hartu zuen. Ibai Muniainek urrezko hiru domin lortu zituen 60 kg-ko kategorian. Aitor García laugarren izan zen 65 kg-ko kategorian; 17 urtetik azpiko bere lehenengo urtea zelarik, abiadan zein guztizko olinpikoan brontzea lortzeko borrokan aritu zen. Ariadna Itoizek, emakumezkoen kategorian, 9. postuan amaitu zuen, lehiaketan guztizko olinpikoan bere inoizko markarik onena erdietsiz. Alba Martínezek 10. postuan bukatu zuen, 63 kg-ko kategorian. Enrique Coronak, 79 kg-ko kategorian, meritu handiko 6. postua eskuratu zuen. Zorionak guztiei!
- Iragan larunbatean, maiatzak 16, «ÁNGEL CLAVERAS» San Isidro Torneoa jokatu zen, non gure judokek tatami gainean ikuskizun bikaina eskaini ziguten, esperientzia batuz eta oso emaitza onak lortuz. Luis Vázquez eta Jon Imaz Vallespín txapeldun atera ziren; bien bitartean, Fermín Sanado Ayúcarrek eta Juan Sanadok merezimendu handiko bigarren postua lortu zuten.
- Hauek dira Padel Anaitasunako taldeek asteburu honetan jokatuko dituzten partidak:
Gizonezkoak A: maiatzak 23, larunbata, 11:00etan. CD Amaya B-ren aurka Anaitasunan.
Emakumezkoak B: maiatzak 23, larunbata, 12:30ean. Azagraren aurka Anaitasunan.
Emakumezkoak B: maiatzak 23, larunbata, 12:30ean. Tafalla PC B-ren aurka Tafallan.
Emakumezkoak C: maiatzak 24, igandea, 11:30ean. Larraonaren aurka Anaitasunan.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.



























Comments are closed.