

- S.C.D.R. Anaitasunak bazkideak erakartzeko bere kanpaina berria argitaratu du, urtarrilaren 30era arte eskuragai egongo dena. Kontsultatu bere abantailak lotura honetan.
- ‘Funtzionala eta senior indarra’-n azkeneko bost plazak eskuragai! Otsailaren 1etik aurrera Anaitaboxean irakatsiko den jarduera berriak entrenamendu funtzionalaren bitartez indarra eta gaitasun fisikoen hobekuntzarako kontzeptuak barne hartzen ditu. Anima zaitez eta zatoz asteazkenetan, 20:00etatik 21:00etara, eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara.
- Datozen egunetan, hurrengo asteetako jarduera kulturalen egitaraua plazaratuko dugu. Arreta jarri gure hedabideei berritasun guztiez jabetzeko!
- Oroi ezazu oraindik ere garaiz zabiltzala Anaitasunan dituzun ohiturei buruzko AEDONA-ren inkesta osatu eta klubean gastatzeko 200€-ko zozketan sartzeko! Gaztelaniaz edo euskaraz osatu dezakezu.
- Eskatu zure hitzordua M2 Esencia-n, S.C.D.R. Anaitasunaren estetika-zentro berrian! Eskaintzen dituen zerbitzuak hemen kontsultatu eta eskatu aldez aurretiko hitzordua 691 448 718 telefonoaren edo m2esencia@gmail.com helbidearen bitartez.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urte arteko adin txikikoei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak lorturiko hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Larunbat honetan, Katedralean, Anaitasunak eta Emakumezkoen Anaitasunak jokatuko dituzten norgehiagokak ikusteko zure sarrerak hemen eros ditzakezu.
- Igande honetan, 12:30etik aurrera, Katedralean, Amixalan Anaitasuna Pinsequerekin neurtuko da. Zorte on, talde! Egurra!
- Joan den urtarrilaren 18an, igandean, Neguko Nafarroako Igeriketa Master Txapelketako bigarren jardunaldia gauzatu zen. Giro eta emaitza onak izan ziren, datorren otsailean izango den Castellóko Espainiako Master Txapelketari begira hobetzeko helburuaz.
- Datorren urtarrilaren 29an, ostegunarekin, Anaitasunako Judo sailak «Lagun Judokaren Eguna» antolatuko du. Zatoz zure lagunekin eta ongi pasa haiekin entrenatzen!
- Hauek dira asteburu honetan gure kirol sailek izango dituzten kirol ekitaldiak.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.





















Comments are closed.