
- Oroi ezazu udarako S.C.D.R Anaitasunaren bazkideak erakartzeko kanpaina eskuragarri dagoela jada! Egin klik hemen eta kontsultatu kanpainaren xehetasunak, zeina uztailaren 1era arte aktibo egongo den.
- Bete hemen S.C.D.R. Anaitasunaren gogobetetasun-inkesta eta udan klubean sartzeko 10 sarrera bikoitz eskuratzeko zozketan sartuko zara.
- Oroitu oraindik ere Anaitaboxerako 10 saioko (zuzenduak edo libreak) zure bonua eskura dezakezula!
- Txikipark-a itxita mantenduko da berriz jakinarazi arte hezetasunak konpontzeko lanak direla bide. Maiatzaren 14tik aurrera, Ludotxikia -2 solairuko jatetxearen sarreraren eskuinaldean kokaturiko F gelara lekualdatu zen. Egongela Soziala ere itxita dago. Bazkideek tabernako 1 Gela erabili ahal izango dute, behin-behinean irakurketa-gune bezala egokituko dena.
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.
- S.C.D.R. Anaitasunako bazkide izateagatik Sendavivarako sarreretan %20-ko beherapena izango duzu. Erakutsi zure bazkide-txartela klubeko harrera-lekuan eta eskuratu zure kupoia.
- Oroi ezazu larunbat honetan ere bingoa izango dugula gurean! Tabernan 18:30ean zure zain egongo gara!
- Ondoko hauek dira asteburu honetan gure taldeek jokatuko dituzten norgehiagokak.
- Asteburu honetan, Anaitasuna Eskubaloiko neska zein mutil kadeteen A taldeek Espainiako Txapelketako Sektorean lehiatuko dira. Zorte on biei!
- Asteburu honetan, Anaitasuna Eskubaloiko neska zein mutil kadeteen A taldeek Espainiako Txapelketako Sektorean lehiatuko dira. Zorte on biei!
- Joan den asteburuan, Andorra La Vellako kirol-pabiloiak «XXXIII. Villa D’Andorra Nazioarteko Judo Txapelketa» hartu zuen bere baitan, haur, kadete eta senior kategorietako judokei zuzendua zegoena. Larunbatean kadete eta senior kategorien txanda izan zen. Igandean, aldiz, haur kategoriako judokei parte hartzea egokitu zitzaien. Klubeko 8 judoka bertaratu ziren, ezen zilarrezko bi dominekin, brontzezko hirurekin eta bosgarren postu batekin itzuli ziren.
Haur kategoria:
63 Kg.: Maider Esparza. ZILARRA
46 Kg.: Martín Perez. 5. POSTUA.
Kadete kategoria:
48 Kg.: Dafni Zelai Pueyo. BRONCE
48 Kg.: Miren Yan Sola. BRONTZEA
63 Kg.: Carla Iribarren. ZILARRA
63 Kg.: Irati Baigorri
90 Kg.: Alex De Miguel. BRONTZEA
Senior kategoria:
63 Kg.: Carla Iribarren. ZILARRA
73 Kg.: David Irisarri
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.
Comments are closed.