

- Zure aulkia hamakak gordetzeko tokitik jasotzeko urriaren 30era arte izango duzu.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R Anaitasunak eta CEA Navarrak erdietsitako hitzarmenari esker, klubeko bazkideek beherapen bereziak edukiko dituzte enpresan. Jarri haiekin harremanetan zure zalantzak argitzeko.
- Naroa Arrasate, 23 urtetik azpiko Europako txapeldunordea! Gure halterofiloak zilarrezko domina lortu zuen guztizko olinpikoan, bi denboratan bigarren postua (127 kg) eta arrankadan brontzea (97 kg) eskuratu ostean. Bejondeizula, Naroa!
- Txus Garrido, esku-pilota saileko jokalaria, Argentinan eta Uruguain jokatzen ari den Munduko esku-pilota txapelketan epaile parte hartzen ari da. Handia!
- Eskuratu hemen zure sarrerak asteburu honetan Katedralean jokatuko diren eskubaloi partidetarako.
- Larunbat honetan, 20:00etatik aurrera, Anaitasuna Zamorarekin neurtuko da Ángel Nieto kiroldegian. Zorte on, talde!
- Larunbat honetan, 20:00etan, Emakumezkoen Anaitasunak Puerto del Carmenen aurka jokatuko du. Goazen, neskak!
- Igande honetan, 12:00etatik aurrera, Anaitasuna B Beti Onakekin neurtuko da Katedralean. Goazen, talde!
- Anaitasunako areto-futboleko lehen taldea Alsasuaren aurka arituko da gaur. Jo eta ke!
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.























Comments are closed.