

- Apirilaren 28an, 29an eta 30ean, eguzkia behatzeko saioak burutuko dira, abuztuaren 2rako aurreikusita dagoen eguzki-eklipsea modu seguruan nola ikusi azaltzeko, begien osasunerako arriskurik gabe. Saioak egunero-egunero 20:15ean egingo dira, Iratxeko Monastegia Kaleko 22. zenbakian, Iruñean.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak erdietsitako hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Link hau baliatuz, asteburu honetan Katedralean jokatuko diren partidetarako sarrerak eskura ditzakezu.
- Igande honetan, 18:00etatik aurrera, Anaitasuna Benidormekin lehiatuko da Katedralean. Zorte on, talde!
- Larunbat honetan, Emakumezkoen Anaitasuna Puerto del Carmenekin neurtuko da Katedralean. Jo eta ke, neskak!
- Datorren larunbatean, Anaitasuna B-k Loyolaren kontra jokatuko du Katedralean. Goazen, mutilak!
- Amixalan Anaitasunak Cadrete MD izango du aurkari larunbat honetan, ligako hogeita bederatzigarren jardunaldiko partidan. Zorte on, mutilak!
- Igande honetan, apirilak 26, 12:30etik aurrera, Padel Anaitasunako beteranoen taldea MDM PC-ren kontra arituko da klubean. Zorte on, talde!
- Asteburu honetan, eskubaloi saileko haur mailako nesken A taldeak, mutil kadeteen A taldeak eta mutil gazteen A taldeak ‘Final Four’-a jokatuko dute, ligako txapeldun ateratzeko helburuarekin. Zorte on guztiei!
- Mendi sailak antolatuko duen hurrengo ateraldian inskriba zaitezke jada. Egin ezazu bere helbide elektronikoaren bitartez anaitasunamendi@gmail.com edo bere bulegoetan, aurrez aurre, -2. solairuan kokatuta daudenak. Ikusi txangoaren xehetasunak kartel honetan.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.




















Comments are closed.