

- Oroi ezazu datorren azaroaren 1ean, larunbatean, klubean Halloween ospatuko dugula! Kontsultatu kartelean eguneko egitaraua!
- Eman izena esteka honetan , Halloweeneko jardueren garapenean bolondres jarduteko!
- Asteburu honetan, igerileku estalian igeriketa txapelketa bat gauzatuko da, hortaz, igeri egin nahi duten bazkideentzat igerileku atzeragarria egokituko da.
- Oroitu urriaren 31ra arte izango duzuela zuen aulkiak hamakak gordetzeko eremutik jasotzeko.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak lorturiko hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.

- Joan den urriaren 18an, larunbatean, Anaitasunako nesken halterofilia taldeak azaroaren 29an Anaitasuna Pabiloian jazoko den Erreginaren Koparako play-off-a jokatu zuen, finalera sailkatuz eta nazio mailako talderik onenen artean kokatuz. Jasotzaileak ondoko hauek izan ziren: Laura Chafer, Carolina Rebollo, Nahikari Elosegui, Joselyn Pita, Maider Landa, Halley Sola. Gainera, gizonezkoen master taldeak gaur bidaiatuko du Nazioarteko Mediterraneoko Kopan lehiatzeko, non 30 herrialde ezberdinetako parte-hartzaileak izango diren. Hauek izango ditugu Anaitasunako ordezkari: Mikel Muniain, Carlos Chacón, Iosu Albeniz, Christofer Delgado eta Antuanely Sosa.
- Larunbat honetan, Katedralean CEA Navarra-ren III. Judo Torneoa jokatuko da. Zorte on gure judokei!
- Eskura itzazu hemen igande honetan Katedralean jokatuko diren Anaitasuna Neskak-Oviedo eta Anaitasuna B-Tolosa partidez gozatzeko zure sarrerak.
- KRONIKA | Anaitasunak eta Katedralak garaipenarekin bat egin dute berriz ere (35-33). Irakurri hemen partidaren kronika osoa.
- KRONIKA | Amixalan Anaitasunak adorez beteriko puntu bat lortu du (3-3). Irakurri hemen partidaren kronika osoa.
- Ondoko hauek dira eskubaloi zein areto futboleko sailen markaketak asteburu honi begira.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.

















Comments are closed.