

- S.C.D.R. Anaitasunaren bazkideak erakartzeko kanpainaren azken egunak! Bazkide egin edo informazio gehiago eskatu nahi dutenek klubeko bulegoetara jo dezakete edo mezu elektroniko bat bidali socios@anaitasuna.com helbidera.
- Datorren asteazkenean, irailaren 30ean, aldagela orokorrak 17:00ak arte itxita egongo dira, mantentze-lanak direla eta.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak erdietsitako hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Larunbat honetan, Anaitasuna Cisneren aurka neurtuko da Katedralean. Zorte on, talde!
- Larunbat honetan, Emakumezkoen Anaitasunak ligako lehen partida jokatuko du Katedralean Peredaren aurka. Aurrera, neskak!
- Igande honetan, Anaitasuna B-k ligako bigarren partida jokatuko du Katedralean. Goazen, talde!
- Eskuratu hemen asteburu honetako partidak ikusteko sarrerak.
- Datorren ostegunean, urriaren 1ean, 19:30etik aurrera, Goxua Anaitasuna esku-pilota txapelketako finala jokatuko da. Zorte on parte-hartzaileei!
- Dagoeneko mendi sailaren hurrengo txangoan izena eman dezakezu. Horretarako, bidali mezu elektroniko bat anaitasunamendi@gmail.com helbidera edo joan zuzenean haien bulegoetara, −2. solairuan. Kontsultatu ateraldiaren xehetasunak kartel honetan.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.




















Comments are closed.