

- Anaitasunak bazkideak erakartzeko bere kanpaina berria datorren asteartera arte, ekainak 30, zabaldu du! Bazkide egin edo informazio gehiago eskatu nahi dutenak klubeko bulegoetara bertaratu daitezke, astelehenetik ostiralera 8:30etik 15:00etara irekita daudenak, edo socios@anaitasuna.com helbidera mezu elektroniko bat bidali dezakete.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak erdietsitako hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Iragan asteburuan, klubeko halterofilia sailak Espainiako Txapelketa Absolutuan parte hartu zuen. Elena Habans Espainiako txapeldun absolutua atera da -58 kg-tan, abiadan, bi alditan eta guztizko marka olinpikoan urrea eskuratuz; Nahikari Eloseguik Espainiako txapeldunordetza lortu zuen bi alditan eta guztizko marka olinpikoan; eta Daniel Villanuevak abiadan brontzezko domina erdietsi zuen 110 kg arteko kategorian. Handiak! Bejondeizuela!
- V. Iosu Istúriz Memorialean izena eman dezakezu jada! Txapelketa datorren asteazkenean hasiko da, uztailaren 22an. Inskripzioak uztailaren 10era arte egongo dira irekita, ostiralarekin, eta 690 17 17 78 zenbakira Whatsapp bat bidaliz egin daitezke.
- ADIERAZPEN OFIZIALA | Anaitasunak Martin Ganuza fitxatu du. Entitatea ezker hegalekoarekin akordio batera iritsi da 2026/27 denboraldirako. Irakurri adierazpen osoa hemen.
- Hauek izan ziren Anaitasunako Padel sailak lorturiko emaitzak Copa del Reynoko azken jardunaldian. Emakumezkoen A taldeak 3-0 garaitu zuen, Emakumezkoen B taldeak bezala. Emakumezkoen C taldeak, berriz, 1-2 irabazi zuen. Gizonezkoen kategorian, ez A-k ez B taldeak ezin izan zuten garaipena lortu, biek 3-0 galdu zutelarik.
- Joan den ekainaren 20an, larunbatean, lehenengo igeriketa zeharkaldi inklusiboa egin zen Allozen, antolakuntza onarekin eta bero handiarekin. 100 parte-hartzaile baino gehiago izan ziren, eta Ignacio Leuzak eta Oscar Corredorrek, Anaitasunako Master igerilariek, Nafarroako bigarren eta hirugarren amaitu zuten, hurrenez hurren.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.





















Comments are closed.