

- S.C.D.R. Anaitasunak bazkideak erakartzeko kanpaina berria aurkeztuko du, irailean zehar indarrean egongo dena eta abantaila bereziak edukiko dituena gaur egun bazkide direnentzat. Bazkide izan edo informazio gehiago eskatu nahi dutenak klubeko bulegoetara bertaratu daitezke, astelehenetik ostiralera 10:30etik 14:30era eta 15:00etatik 18:00etara irekita daudenak, edo socios@anaitasuna.com helbidera mezu elektroniko bat bidali dezakete.
- ‘Gure ametsa zurekin hasten da’, 2026/27 denboraldirako abonatuen kanpaina berria. Zure abonua gure web-orriaren bidez edo klubeko bulegoetan berritu dezakezu.
- Gogora ezazu Aste Txikiaren jardueretan hemen inskriba zaitezkeela, igande honetan Txiki Egunarekin amaituko dena.
- Jakinarazi nahi dizugu ezen, abuztuaren 31tik irailaren 13ra, biak barne, bainutegia itxita egongo dela eten tekniko bat dela bide.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak erdietsitako hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Datorren larunbatean, abuztuak 29, Katedralak La Catedral Garaikurraren lehenengo edizioa hartuko du. Aurredenboraldiko txapelketa honetan, Anaitasunak Huescaren kontra jokatuko du, Emakumezkoen Anaitasunak Sant Vicençen aurka eta Anaitasuna B-k Usurbilen kontra. Sarrera dohainik izango da. Filiala jokatzen lehena izango da, Usurbilen aurka, arratsaldeko 16:00etan. Bigarren partida, Emakumezkoen Anaitasunaren eta Zilarrezko Ohore Mailako Sant Vicençen artekoa izango da, 18:15ean. Azkenik, torneoaren amaierako partida Anaitasunak eta Huescak jokatuko dute, 20:30etik aurrera.
- RFEBM-k ligako lehen jardunaldiaren ordutegia plazaratu du. Anaitasuna-Barça Atlètic partida irailaren 12an, larunbatean, arratsaldeko 19:00etan jokatuko da Katedralean.
- Esku pilota saileko jokalari den Rubén Guineak aurten paleta gomazko master torneoa jokatuko du López Frontoian. Txapelketa honetan parte hartzea bere kategoriako nafarroako txapelketa ezberdinetan lorturiko puntuei esker lortzen da. Zorionak!
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.

















Comments are closed.