

- S.C.D.R. Anaitasunaren bazkideak erakartzeko kanpaina berria abian da dagoeneko. Interesa duten pertsonek alta eman dezakete klubeko bazkide berri gisa, sarrera-kuotan beherapen esklusiboak eskuratuz, maiatzaren 19tik aurrera. Kanpaina ekainaren 19ra arte egongo da martxan. Bazkide egin edo informazio gehiago eskatu nahi dutenak, klubeko bulegoetara bertaratu daitezke, astelehenetik ostiralera 9:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:00etara irekita daudenak, edo socios@anaitasuna.com helbidera mezu bat bidali dezakete.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak erdietsitako hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Larunbat honetan, areto futboleko emakumezko kimuek Nafarroako Kopako finala jokatuko dute Anaitasuna pabiloian, 11:30etik aurrera. Egunean zehar, kopako gainerako finalak jokatuko dira, Nafarroako Futbol Federazioak antolatuta.
- Zatoz Anaitasunara areto futbolean jokatzera! Eman izena 687 858 474 zenbakiaren bitartez sailera batu nahi izatekotan. Animatu! Hemen izango gaituzu!
- Eman izena Anaitasunako judo sailean! Animatu!
- Ikasketez, esfortzuz eta dibertimenduz beteriko denboraldi baten ondoren… judoko azken erakustaldia heldu da! Zure zain egongo gara!
- Eskubaloiko gazte kategoriako gizonezkoen A taldea, Espainiako bosgarrenak!
- Eskubaloiko haur kategoriako gizonezkoen A taldea, Espainiako zortzigarrenak!
- Hauek dira Padel Anaitasunako sailak joan den asteburuan lortu zituen emaitzak:
– Mutilak A 2-1 CD Amaya B.
– Neskak A 1-2 Azagra.
– Neskak B 3-0 Tafalla PC.
– Neskak C 3-0 Larraona.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.

























Comments are closed.