

- Bazkideak erakartzeko kanpaina berriari esker, S.C.D.R. Anaitasunan alta emateko azken egunak dira! Kontsultatu bere abantailak lotura honetan.
- ‘Funtzionala eta senior indarra’-n azken bi plazak eskuragai! Otsailaren 1etik aurrera Anaitaboxean irakatsiko den jarduera berriak entrenamendu funtzionalaren bitartez indarra eta gaitasun fisikoen hobekuntzarako kontzeptuak barne hartzen ditu. Anima zaitez eta zatoz asteazkenetan, 20:00etatik 21:00etara, eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara.
- Oroi ezazu oraindik ere garaiz zabiltzala Anaitasunan dituzun ohiturei buruzko AEDONA-ren inkesta osatu eta klubean gastatzeko 200€-ko zozketan sartzeko! Gaztelaniaz edo euskaraz osatu dezakezu.
- Eskatu zure hitzordua M2 Esencia-n, S.C.D.R. Anaitasunaren estetika-zentro berrian! Eskaintzen dituen zerbitzuak hemen kontsultatu eta eskatu aldez aurretiko hitzordua 691 448 718 telefonoaren edo m2esencia@gmail.com helbidearen bitartez.
- ADIERAZPEN OFIZIALA | S.C.D.R. Anaitasunako Zuzendaritza-batzordeak klubeko bainutegiaren erabilera-araudian aldaketa bat onetsi du. Irakurri adierazpen osoa hemen.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urte arteko adin txikikoei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- Ekin urteari zure digestio-osasuna zainduz, CEA Navarraren eskutik. Digestio-sistemaren funtzionamendu egokiak zuzeneko eragina du gure eguneroko aldartean. Digestio astunak, hantura, azidotasuna, hesteetako irregulartasuna, etab., organismoak zure arreta behar duelako seinale izan daitezke. Garaiz identifikatzeak eta balorazio profesionala edukitzeak arazoak ekiditea eta epe ertaineko zein luzeko ongizatea hobetzea ahalbidetzen dute. Informazio gehiago eskuratzeko haiekin harremanetan jar zaitezke hemen.
- Eskura itzazu hemen asteburu honetan Katedralean jokatuko diren Anaitasunaren eta Anaitasuna B-ren norgehiagokak ikusteko zure sarrerak.
- Igande honetan, 13:00etatik aurrera, Emakumezkoen Anaitasuna Rahi-Sepisur Córdoba-ren aurka lehiatuko da IDM Fuensantan. Zorte on, neskak! Jo eta ke!
- Larunbat honetan, 18:00etatik aurrera, Amixalan Anaitasunak Picassenten kontra jokatuko du Picassenteko pabiloian. Zorte on, talde! Jo eta ke!
- Montxo Murillo: «Ilusioz beterik gaude ezen, urte askoren ondoren, Anaitasunako padel saila aurrera eramateko gai izan garelako». Entzun aquí Anaitasunako padel saileko koordinatzailearen adierazpenak oso-osorik.
- Mendi sailak antolatuko duen hurrengo txangoan izena eman dezakezu jada. Egin ezazu bere helbide elektronikoaren bitartez edo -2. solairuan kokaturiko bere bulegoetan, aurrez aurre. Kontsultatu txangoaren xehetasunak kartel honetan.
- Gaur, urtarrilak 29, osteguna, Anaitasunako judo sailak «Lagun Judokaren Eguna» ospatuko du. Zatoz zure lagunekin eta ongi pasa haiekin entrenatzen!
- Hauek dira asteburu honetan gure kirol sailek izango dituzten kirol ekitaldiak.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.

























Comments are closed.