
- Oroi ezazu udarako S.C.D.R Anaitasunaren bazkideak erakartzeko kanpaina eskuragarri dagoela jada! Egin klik hemen eta kontsultatu kanpainaren xehetasunak, zeina uztailaren 1era arte aktibo egongo den.
- Bete hemen S.C.D.R. Anaitasunaren gogobetetasun-inkesta eta udan klubean sartzeko 10 sarrera bikoitz eskuratzeko zozketan sartuko zara.
- Igande honetan, kanpoko igerilekua 10:00etatik 20:30era irekiko da! Kontsultatu irudian datozen egunetan klubeko igerilekuek edukiko dituzten irekiera-ordutegiak.
- Maiatzaren 31tik aurrera, Txikipark-a asteburuetan itxita mantenduko da eta soilik astelehenetik ostiralera egongo da irekita. Larunbat eta igandeetako jarduerari irailean berrekingo zaio.
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.
- S.C.D.R. Anaitasunako bazkide izateagatik Sendavivarako sarreretan %20-ko beherapena izango duzu. Erakutsi zure bazkide-txartela klubeko harrera-lekuan eta eskuratu zure kupoia.
- Oroi ezazu larunbat honetan ere bingoa izango dugula gurean! Tabernan 18:30ean zure zain egongo gara!
- Iganderako partidarako, Helvetia Anaitasunak doako 200 sarrera jarri ditu Anaitasunako bazkideentzat. Irakurri artikulu osoa hemen.
- Eskuratu hemen Helvetia Anaitasunak Frigorificos Morrazoren aurka jokatuko duen ligako azken partidarako zure sarrera, datorren igandean, ekainak 1, 18:00etan izango dena.
- Ez galdu ekainaren 3an izango den Judo Anaitasunaren denboraldi amaierako erakustaldia! Sarrera dohainik izango da senideentzat, bazkide izan ala ez.
- Anaitasuna Eskubaloiko Neska zein Mutil kadeteen A taldeak Espainiako 8 talde onenek jokatuko duten Amaierako Faserako sailkatu berri dira. Zorionak biei!
- 1. mailako neskek Igoera Faseko hiru partidak irabazteari esker, Zilarrezko Ohore Maila erdietsi dute. Bejondeizuela, neskak!
- Joan den larunbatean, Maialen Alfonso, Sara López, Leyre Camacho eta Julia López gure haur kategoriako igerilariek, denboraldi osoko lana erakutsi zuten haien errutina librean, erakustaldi bikaina izan zen Vega lesionatu bazen ere. Zorionak, neskak! Datorren maiatzaren 31n, larunbata izanik, junior igerilarien txanda izango da, zeinak goizeko 9:00etatik aurrera Gelbenzuko Udal Igerilekuan bikoteka lehiatuko diren. Zorte on guztiei!
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.
Comments are closed.