

- Gaurtik aurrera, mantentze-lanak direla eta, gizonezkoen sauna aldi baterako itxita mantenduko da. Barkatu egoera honek sor ditzakeen eragozpenengatik eta instalazioa berriz prest dagoenean helaraziko dizugu.
- Zure aulkia hamakak gordetzeko tokitik jasotzeko urriaren 30era arte izango duzu.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R Anaitasunak eta CEA Navarrak erdietsitako hitzarmenari esker, klubeko bazkideek beherapen bereziak edukiko dituzte enpresan. Jarri haiekin harremanetan zure zalantzak argitzeko.
- Naroa Arrasate, gure halterofiloa, munduko txapelketa absolutuan lehiatuko da datorren azaroaren 3an, Ningbon (Txinan). Goazen, Naroa! Zorte on!
- Asteburu honetan Katedralean jokatuko diren eskubaloi partidetarako zure sarrerak hemen eros ditzakezu.
- Igande honetan, 12:00etatik aurrera, Anaitasunak Zaragozaren kontra jokatuko du Katedralean. Zorte on, talde!
- Larunbat honetan, 19:00etan, Emakumezkoen Anaitasuna Aula Valladoliden aurka lehiatuko da Huerta del Reyen. Goazen, neskak!
- Larunbat honetan, 20:00etatik aurrera, Anaitasuna B Errekarekin neurtuko da Katedralean. Goazen, talde!
- Anaitasunako areto-futboleko lehen taldeak Cintruénigoren aurka jokatuko du ostiral honetan, 20:30ean, Katedralean. Jo eta ke!
- Joan den asteburuan, Anaitasunako mahai-teniseko taldeek oso emaitza onak lortu zituzten kategoria guztietan. Lehenengo maila nazionalean, taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen etxetik kanpo, Abadiñoren aurka (2-4). Bigarren maila nazionaleko taldeak, ostera, Fekkorri irabazi zion (4-2). Anaitasuna BOPEN 1-ek garaipen irmoa erdietsi zuen Oargi A-ren aurka Open 1-en (5-0). Open 3-ko Anaitasuna A-k, aldiz, jardunaldi biribila osatu zuen bi garaipen lortuz: Burlada B-ren (4-0) eta Leka Seniorren aurka (4-1). Horretaz gain, oso garaipen eta neurketa parekatuak izan ziren gainontzeko kategorietan, saileko taldeen lanaren eta lehiakortasunaren erakusgarria izanik.
- Larunbat honetan, urriaren 31n, Anaitasunako esku-pilota saileko kide den Miguel Munárrizek Paleta Gomazko Nafarroako Txapelketako finala jokatuko du, bost t’erdiko modalitatean, bere kategorian. Norgehiagoka 16:00etan hasiko da, López Frontoian. Zorte on, Miguel!
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.























Comments are closed.