

- Ezkaba Martxa tradizionala hemen izango dugu berriz ere! Eman izena (2€) klubaren aplikazioaren bitartez maiatzaren 10ean egingo den XXVIII. edizioan. Bazkide ez direnak (3€) elkarteko harrera-lekuan aurrez aurre inskribatu ahal izango dira. Adin txikikoak heldu batek lagunduta egon beharko dira. Inskripzioak mendi-gailurrean emango den pintxoa barne hartzen du.
- Maiatzaren 1etik 3ra, igerileku atzeragarria itxita geldituko da. Igeri egin nahi duten bazkideentzat igerileku estalia egokitu egingo da.
- Joan den larunbatean, apirilak 18, Bazkide Konpromisarioen Ohiko Batzorde Orokorra gauzatu zen non, gai-zerrendan adierazi bezala, 2026ko hileko kuotak onetsi baitziren. Apirilera arte abonaturiko kuotei dagokien kendura maiatza hasieran kobratuko da. Une horretatik aurrera, kuota berriak hilez hil aplikatu eta kobratuko dira.
- Óptica Iruña Veo planera atxiki da! Osasun Ministerioak sustaturiko sistema honek betaurrekoak edo ukipen-leiarrak (lentillak) eskuratzeko 100€ arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16 urtetik azpiko gazteei. Kontsultatu optikaren beherapen guztiak kartel honetan.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak erdietsitako hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Larunbat honetan, 19:00etatik aurrera, Anaitasuna OAR Coruñaren aurka lehiatuko da. Talde nafarra igoerako Play Off-a jokatzeko matematikoki sailkatuko litzateke irabaziz, berdinduz edo zortzi golengatik galduta ere. Goazen, talde!
- Naroa Arrasatek ‘bi denborako jasoaldia’-n zilarrezko domina lortu zuen Europako Halterofilia Txapelketan. Handia zara Naroa!
- Elena Habans Espainiako Halterofilia Federazioak deitu du Munduko Txapelketa Juniorrean aritzeko. Gure haltera igande honetan, 10:00etatik aurrera, lehiatuko da. Zorte on!
- Eskura itzazu esteka honetan larunbat honetan, 19:00etatik aurrera, Emakumezkoen Anaitasunak Katedralean jokatuko duen partidarako sarrerak.
- Larunbat honetan, 16:00etatik aurrera, Katedralean, Amixalan Anaitasunak denboraldiko bere azken partida jokatuko du. Talde berdea, matematikoki Hirugarren Mailara jaitsi dena, Tauste FS-ren kontra arituko da. Jo eta ke, gazteak!
- Iragan larunbatean, Anaitasuna B-k ligako bere azken partida jokatu zuen. Filial berdeak hamargarren posizioan amaitu du denboraldia, 30 jardunalditan 26 puntu erdietsi dituelarik.
- Joan den igandean, Padel Anaitasunako beteranoen taldeak MDM PC-ren aurka galdu zuen (2-1), ‘Nafarroako Erresuma Kopa’-ko jardunaldi berrian.
- Asteburu honetan, eskubaloi saileko Nesken Gazte mailako A taldeak ‘sektore’ fasea jokatuko du, non Espainiako zortzi talderik onenen artean sailkatzea bilatuko duen. Goazen!
- Datorren asteburuan, eskubaloi saileko Nesken Kadete mailako A taldea ‘Final Four’-ean lehiatuko da, zeinean ligako txapeldun ateratzeagatik borrokatuko duen. Zorte on, neskak!
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.




















Comments are closed.