ALBISTE BULETINA
2023/01/05
♦ HASI 2023A ANAITASUNAN SASOIAN JARRIZ!
Anaitasunan, urtea zure sasoian jartzeko helburuak betez hasteko aukera eman nahi dizugu. Eta ez dago modu hoberik instalazio eta eskurik onenetan baino. Hiru plan ditugu zuretzat:
- Eman izena gure Anaitapass-en, zure jarduerarik gogokoenak aukeratzeko eta zure ordutegiekin bat egiten dutenak. 45€-ren truke hilabeteko, kurtso eta jarduera mordo bat izango dituzu eskuragai, sasoian jartzen zaren bitartean gozatzeko ere.
- Zenbait kurtsotan, plazak eskuragarri ditugu. Lotura honen bidez, zerrenda kontsulta dezakezu. Azkar ibili eta ez geratu gehien gustatzen zaizun hori gabe! Jardueren liburuxkan, informazio guztia, prezioak eta araudi orokorra aurki dezakezu.
- Gure Fitness gela handia aurkitu. Bakarrik 4€-ren truke hilabetero, instalazio honetara sar zaitezke, bere makina guztiak aprobetxatu eta sasoian jarri laguntza eta aholku onenekin, gelako talde teknikoarekin saio batez gozatu ahal izango baituzu, hala nola, ezarritako errutinaren berrikusketez.
Informazio gehiago nahi baldin baduzu edo jardueraren batetan inskribatu, idatzi mezu elektroniko bat socios@anaitasuna.com helbidera edo inscripciones@anaitasuna.com-era. Ez utzi aukera hau pasatzen eta, jarri sasoian Anaitasunan!
♦ HASI DIRA MENDI ATERALDIAK
Mendi-sailak hurrengo astean ekingo die 2023-rako ateraldien egutegiari. Lehenengo irteeran, urtarrilaren 15ean ospatuko dena, mendizaleak Orisoainera joango dira, Valdorban. Ibilbidea igerilekuetako aparkalekuan hasiko da San Pelaño (945 m) mendira igotzeko, bere baseliza izenkidearekin eta tontor geodesiko altuarekin. Postontzia pixka bat beherago ezkutaturik dago. Bide on batetik jarraituko da Amunarrizqueta (975 m) gailurrera arte. Norabide berdinean jarraituz, Irañeta herrira jaitsiko gara, Nafarroan existitzen diren 22 garautegi ikusteko. Oso ibilbide polita da, Valdorbako paisai ederrak korritzen dituena, ikuspegi liluragarri eta bide onekin, ibilbidearen gehiengoa pistetatik baita.
– Estimaturiko ibilbidea guztira: 11 km
– Gutxi gorabeherako pilaturiko desmaila: 450 m
♦ BIHURTU GURE ERRALDOIETAKO BATEAN!
Ez dago modu hoberik urtea hasteko gure eskubaloi talde nazionalak ikusteko denboraldi erdiko abonua ateraz baino. Babestu gure jokalariak ilusioz eta emozioz betea izatea espero den bigarren itzulian. Dakizunez, Anaitasunako bazkideentzat prezio bereziak daude. Izan zaitezte #ErraldoiakGuBezala!
♦ EZ GALDU ERREGE MAGOEN ETORRERA
Dakizuenez, gaur osteguna arratsaldean, Ekialdeko Bere Maiestateek Anaitasuna bisitatuko dute. Iritsi baino lehen, familiako txikienek, 17:30ean txokolatads gozatu ahal izango dute -2 solairuan kokaturiko tabernan. Eta 18etan, Errege Magoek haien sarrera egingo dute, opariak banatu eta umeak emozioz beteko dituzte. Ondoren, haietako zenbaiten etxeak bisitatzeko aprobetxatuko dute, hain gau berezian haiek harritzeko. Zuen esperoan izango gara!
♦ BERRIAK
– Anaitasunako igeriketa-taldeak Kluben Espainiako Kopako 1. mailan mantentzea lortu du.
♦ GURE SAILEN LEHIAKETAK
PDF bat bidaltzen dizuegu asteburu honetako gure kirol-sailen lehiaketa guztiekin.
Comments are closed.