ALBISTE BULETINA
2023/03/17
♦ IRITSI DA PAZKO ASTERAKO PLANIK ONENA!
Apirilaren 11tik 14era, Anaitasunan zenbait kanpamentu antolatu ditugu, egun horietako goizetan, haurrek klubeko jarduera erakargarriez goza dezaten. Kaleko kanpamentua, 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago; eta kirol anitzekoa, 6 eta 14 urte bitartekoentzat. Inskribatzeko epea (Anaitasunako Appean edo bulegoetan egin daitezkeenak) martxoaren 31an amaituko da. Aukeratu ezazu zure seme-alabentzako aukerarik onena!
♦ HOBETU ZURE PADEL MAILA ANAITASUNAN
Pertsona orok bere padel maila hobetu dezan, apirilaren 11tik 14era, kirol honen ikastaro intentsibo bat ospatuko dugu. Interesaturik bazaude, idatzi mezu bat padel@anaitasuna.com helbidera apirilak 3 baino lehen. Kirola eta dibertsioa batera Anaitasunan.
♦ BAINUTEGIAN OHE GUZTIAK ERABILGARRI
Behin bainutegiko lan nagusiak amaiturik, instalazioko bost oheak erabilgarri daude jada.
♦ FUTBOLA HAURREN ZINEMA-SAIORA ITZULIKO DA
Datorren igandeko haurren zinema-saiorako, Futbolaren filma emango dugu, haien futbol-mitoei beren abileziak berreskuratzera laguntzen dieten lau gazteen istorioa kontatzen duena. Txikiek ohiko zozketa eta goxokiez gozatu ahalko dutela oroitarazten dizuegu.
♦ OSTALARITZA BERRIA HILAK 29 HASIKO DA
Martxoaren 29tik aurrera, Anaitasunan bete-beteko errendimenduzko ostalaritza-zerbitzuaz disfrutatuko dugu berriz ere. Bitartean, patxada eskatzen dizuegu, sukaldeak egun hauetan gutxieneko zerbitzuak emango baititu, soilik bokatak eta pintxoak eskainiz.
♦ ORREAGA, LATXAGA ETA ORBAITZETARA ATERALDIA
Mendi-sailak martxoak 26 iganderako ateraldi bat prestatu du Orreaga (Roncesvalles) (923 m), Latxaga (1.208 m) eta Orbaitzetara (673 m). Irteera Orreaga/Roncesvalles-eko kolegio-eliza ezagunean hasiko da. Bidean, baso eder batetik barneratuko gara non hurbilean haritz erraldoiak ikusiko ditugun. Aldapa eroso batetik igota, Navala edo Usategietako mendatera iritsiko gara (bidegurutze garrantzitsu bat), bertatik Latxagako tontorrera igoko gara. Bertan, ikuspegi aparta ikusi ahal izateaz gain, izen bereko gazteluaren hondarrengandik hurbil egongo gara, horretarako jarrita dagoen plakak adierazten duen bezala. Martxari berrekingo diogu helmugara iristeko helburuz. Hasteko, bidexketatik eta ondoren, ibilbide batetik Orbaitzeta herrira iritsi arte.
– Estimaturiko ibilbidea guztira: 13 km
– Pilaturiko desmaila gutxi gorabehera: 450 m
♦ BERRIAK
– Anaitasunako mahai-teniseko taldeak beste porrot bat pairatu du Bigarren Maila Nazionalean.
– IRUDIAK: Anaitasuna Pabiloian ospaturiko gimnasia erritmikoko erakustaldi bikaina.
– Anaitasunak laugarren amaitu du Neguko Euskal Herriko Igeriketa Txapelketa absolutu eta juniorra.
– Hiru urrezko domin Anaitasunako halterentzat Nafarroako Bakarkako Txapelketan.
– Álvaro Gastónek urte batez berritu du Helvetia Anaitasunako taldean jarraitzeko.
♦ ASTEBURUKO EKIMENAK
PDF bat atxikitzen dizuegu asteburu honetan gure instalazioetan izango diren partidu eta ekimenen egitarauarekin.
♦ GURE SAILEN LEHIAKETAK
PDF bat bidaltzen dizuegu asteburu honetako gure kirol-sailen lehiaketa guztiekin.
Comments are closed.