ALBISTE BULETINA
2023/05/26
♦ EGUN GARRANTZITSUA GURE ESKUBALOIARENTZAT
Helvetia Anaitasunak denboraldiko etxeko azken partidua jokatuko du larunbat honetan 18:30ean, Logroño La Riojaren aurka izango da Plenitude Asobal Ligan mantentzea ziurtatzeko. Partiduaren garrantziaz gain, oso norgehiagoka berezia izango da kapitainetako bi, Carlos Chocarrok eta Ibai Meokik, zale txuri-berdeei agur esango baitiete, biek erretiroa hartuko dutelako denboraldia amaitzean. Horregatik, klubean bientzako omenaldi bat prestatu dugu Katedralean, klubaren koloreak Espainia eta Europa osoan zehar horrenbeste urtez defendatu izana eskertzeko. Galdu nahi ez baduzu, lotura honen bidez (Anaitasunako bazkide izateagatik, prezio murriztua) zure sarrera lor dezakezu.
♦ AZKEN PLAZAK IGERIKETA IKASTARO TRINKOETARAKO
Oraindik zenbait plaza gelditzen zaizkigu osatzeke Igeriketa ikastaro trinkoetan. Lehenengo txanda ekainaren 5ean hasiko da. Mugi zaitez eta eman izena Anaitasunako aplikazioaren bidez edota zuzenean klubeko bulegoetan.
♦ PREST DAGO PIRINIOAREN IBILALDIA
Anaitasunako Mendi-sailak XXXVI. Pirinioaren Ibilaldia, lau ibilbide izango ditu eskuragai uztailaren 10etik abuztuaren 29ra. Zehaztasun guztiez jabetu nahi baduzu, bere blogean sar zaitezke eta informazio guztia aztertu.
♦ BERRIAK
– Anaitasunako halterak 8., 9. eta 13. postuekin itzuli dira Espainiako Txapelketatik.
– Anaitasunako beteranoek Donibane K.E.-aren kontra porrot egin dute Reyno de Navarra Kopan.
– Helvetia Anaitasunako mutil gazteak, laugarren Kluben Espainiako Txapelketan.
♦ ASTEBURUKO EKIMENAK
PDF bat atxikitzen dizuegu asteburu honetan gure instalazioetan izango diren partidu eta ekimenen egitarauarekin.
♦ GURE SAILEN LEHIAKETAK
PDF bat bidaltzen dizuegu asteburu honetako gure kirol-sailen lehiaketa guztiekin.
Comments are closed.