ALBISTE BULETINA
2023/06/16
♦ BERRESKURA DITZAGUN ANAITASUNAKO BALOREAK!
Zaindu dezagun gure bigarren etxea! Sustatu dezagun instalazioen erabilera egokia elkarte osoaren artean. Gaur, klubean, #GureBaloreakBerreskuratu kanpainari ekin diogu. Bainutegiarekin hasiko gara. Instalaziora 18 urte baino gehiago dituzten pertsonak soilik sar daitezkeela oroitarazten dizuegu. Sosegu eta lasaitasunerako toki bat da, hortaz, utz ditzagun oihuak kanpoan eta pentsa dezagun gainontzekoen ongizatean. Zu ernega zaitzakeenak, besteak ernega ditzake ere. Lor dezagun elkartasuna eta laguntasuna klubera itzultzen.
♦ APROBETXATU KANPAMENTU ETA IKASTAROETAKO PLAZA LIBREAK
Udako kanpamentuetan plaza libre batzuk gelditzen zaizkigu oraindik. Ekainaren 26tik 30erako astean antolatu direnetan, batik bat. Zuen esku aniztasun handi bat dagoela oroitarazten dizuegu: kalekoak, kirol anitza, eskubaloia, areto-futbola eta gimnasia-erritmikoa. Ez utzi zure seme-alabak udako gozamen handienarik gabe!
♦ IKASTAROEN ESKAINTZA ZABALDU DUGU
Ekainaren 30era arte, udako ikastaroetarako inskripzioak egin ahal izango dira. Gainera, eskaintza zabaldu egin dugu, astearte eta ostegunetan, 7:30ean, Funtzionaleko klase bat erantsiz. Anaitasunako aplikazioaren bidez edo, zuzenean, klubeko bulegoetan inskriba zaitezkete.
♦ IGERILEKU ESTALIA, BAZKIDE OROREN ESKU
Astelehenetik aurrera, ekainak 19, igerileku estalia erabilera sozialerako irekiko da, igerileku atzeragarriak sabaia estali gabe izango baitu eta kanpoko igerilekutzat erabiliko baita. Alabaina igerileku estalia uztailak 3 itxita mantenduko da (garbiketa-lanak direla eta) eta ekainaren 24a eta 25a eta uztailaren 1a eta 2a baita ere (lehiaketak direla medio). Egun horiek salbuespen, 7ak eta 10ak artean, igeri egin nahi duten bazkideek igerileku atzeragarria erabili ahalko dute.
♦ LERRO DANTZAK HASTERA DOAZ!
Anitzetan eskatu duzue eta martxan dago jada. Ekainaren 23an, ostiralean, gure lerro dantzekin hasiko gara, ekainak 23 eta 30 eta uztailaren 21 eta 28 ostiraletan ospatuko direnak, baita abuztuko ostiral guztietan ere. 18:30 eta 19:30 artean burutuko dira tabernako 4. gelan. Inskribatzea ez da beharrezkoa; tabernara joan eta gozatzea da helburu eginkizun bakarra.
♦ -2 SOLAIRUKO TERRAZA, UDAN BAZKALTZEKO LEKUA
Udan zuen bazkaria etxetik ekartzen duzuen bazkide guztiontzat, -2 solairuko terraza mahai gehiagorekin prestatu dugu. Tabernako instalazioak erabili ahal izango dituzue baita ere, baina, aldi berean, klubeko gune hori zuen erabilpenerako izango duzue eskuragai.
♦ LACTURALEREN SEKRETUAK JAKIN NAHI DITUZU?
Datorren ekainaren 30ean, 16etan, Lacturaleren instalazioetara bisita bat egingo dugu, gure eskubaloi eskola babesten duen enpresa dena. 50 plaza ditugu eskuragai Anaitasunako bazkideentzat. Bisita dohainik izango da eta interesaturik daudenak Etxeberrira haien kotxeekin joan beharko dira. Inskripzioak hilak 28, asteazkena, baino lehen gauzatu behar dira, klubeko harrera-lekuan edota Anaitasunako aplikazioan.
♦ DESKUBRITU ANAITASUNAKO CROSS TRAININGA
Hilak 20, asteartean, 18:30ean, Cross Training-ean inskribaturiko zenbait pertsonek jarduera honen erakustaldi txiki bat eskainiko diete ekintza hau ezagutu nahi dutenei. Frogapena igerileku atzeragarriaren sarreraren alboan izango da, gune berdean.
♦ JUDORAKO INSKRIPZIOAK IREKITA
Anaitasunako Judo saila hurrengo denboraldia prestatzen ari da jada eta kirol hau ezagutu nahi duten pertsonentzako inskripzioak ireki ditu. Zure seme-alabak balorez beteriko ekintza batean sartzerik nahi baduzu, ez galdu honako aukera hau.
♦ GOZATU OZAKO OIHANERA ETA D’ACHER-EKO GAZTELURA EGINGO DEN ATERALDIAZ
Gure Mendi-sailak ateraldi itzel bat prestatu du ekainaren 25ean, igandean, Ozako Oihanera, Hecho-ko Aranean. Mendi bakarti hau (1.136 m), bere pareten bertikaltasunagatik helduezina izatearen sentsazioa ematen duena, oso ezaugarri bereziak dituen kolore gorriko lurralde batean dago. Ibilbidea zubitik hurbil hasiko da, non bihurgunean Acher-eko Gaztelua adierazten duen bidezidorrari ekingo diogun. Ibilbideak zehazturiko xenda batetik jarraituko du oihaneko lehenengo zuhaitzen artean zehar, baso-bide zabal bateraino atera arte. Gurutzatu eta gero, igoerak jarraitu egingo du, altuera nabarmentzen joango da landarediz inguratuta egongo garelarik eta Espatako amildegiarekiko paralelo. Altuera igotzen goazen einean eta basora aterata, malda gero eta gogorragoa izango da. 900 metroko igoeraren ondoren, gaztelu azpiko larretara ailegatuko gara, non eskuinean d’Acher-eko aterpe libre txikia ikusiko dugun. Ezkerretarako saihesbide baten bidez, gazteluko paretetara are gehiago hurbilduko gara eta altuera igotzen segituko dugu, haiekiko paralelo eta lur gorrizka batean zehar, arroka erraldoi batek ezkerretarako saihesbide bat adieraziko digun arte lur belartsu eta harritsu batetik igoerari ekiteko, Gazteluko ubideraino iritsi arte, non, ia zailtasunik gabe, eskuen laguntzaz eta 300 metroko desmaila gainditu ondoren, d’Acherreko Gazteluaren aran zintzilikatura iritsiko garen. Ubidetik ateraz geroztik, eskuinerantz ibiliko gara eta bertan aran zintzilikatuaren goialdetik magal erditik pasatzen den bide zapaldu batek aranaren aurkako magalera heldu arte. Han azken 100 metroak ibiliko ditugu tontorreraino (2.385 m). Itzulera igoeraren bide beretik egingo da.
– Estimaturiko ibilbidea guztira: 13,5 km
– Gutxi gorabeherako pilaturiko desmaila: 1.300 m
♦ BERRIAK
– IRUDIAK: Ikuskizun aparta igerileku atzeragarrian Igeriketa Artistikoko sailaren erakustaldiarekin.
– Anaitasunak aurreko denboraldiko bere kirolaririk arrakastatsuenak omendu ditu.
– IRUDIAK: Gure gimnasten erakustaldi ikusgarria denboraldiaren lehenengo zatia amaitu baino lehen.
♦ ASTEBURUKO EKIMENAK
PDF bat atxikitzen dizuegu asteburu honetan gure instalazioetan izango diren partidu eta ekimenen egitarauarekin.
♦ GURE SAILEN LEHIAKETAK
PDF bat bidaltzen dizuegu asteburu honetako gure kirol-sailen lehiaketa guztiekin.
Comments are closed.