ALBISTE BULETINA
2023/07/21
♦ BELARRETAN JAN? EZ, ESKERRIK ASKO!
Udan Anaitasunako belarrean etzaten ohi bazara, garbi eta inurririk gabe aurkitzea nahiko duzu.
Horretarako garrantzitsua da berde-gunean ezer ez jatea!
Egokitutako tokietan egin ezazu, alboetako bankuetan edo askaldegietan. Ez geratu zain mantenimenduko langilegoak arreta deitzen dizun arte.
#AnaitaBaloreakBerreskuratu
♦ IGERIKETA IKASTAROETARAKO AZKEN PLAZAK
Egon adi uztailak 31 eta abuztuak 11 arteko txandako azken plazei!
▪︎ HASTAPENA (3 urtetik aurrera). 17:30
▪︎ HOBEKUNTZA (4 urtetik aurrera, EZINBESTEKOA da txikiak 3 metro baino gehiago laguntzarik gabe igeri egitea). 11:30 edo 18:00
▪︎ Inskribatzeko azkeneko eguna: astelehena 24 (barne)
♦ IGERILEKU ESTALIA ZURE ESKU
Udako egun hauetan igerileku estalian igeri egin nahi baduzu, oroitu ezazu astelehenetik igandera erabilera sozialeko igeriketa egiteko dagoela irekita.
▪︎ Txanoaren derrigorrezko erabilera.
▪︎ Igeriketa eta sinkronizatuko sailetakoen entrenamenduekin lekua partekatuko duzu, bai eta udako ikastaro trinkoetakoekin ere.
▪︎ Erabilera sozialerako kaleren bat beti dago libre baina eguneko unearen eta sailen okupatzearen arabera aldatzen doaz.
Gozatu igeriketa!
♦ HURRENGO JARDUERA: LERRO DANTZAK, ARRATSALDE HONETAN!
Arratsalde honetan zatoz lerro dantzetan dantza egitera. Koreografiarik ezagunenak eta arrakasta berriak klubean 18:30etatik aurrera* entzungo ditugu adin guztietako bazkideok disfruta ditzagun. Laster arte!
♦ BERRIAK
– IGERIKETA: Izan Sánchez, Espainiako txapeldunorde 100 metro bular-igeriketanz
Comments are closed.