#AnaitaBizitza
1 – Esne Tantaren gutunak jaso ditugu jada
Gaur arratsaldetik aurrera, Esne Tanta ekimeneko 45 familien Olentzeroren gutunak jaso ditzakezue. Eguberri hauetarako ekimen solidario bat Anaitarekin batera.
2 – Bi saskiren zozketa
Eguberrietako bi saskien zozketarako txartelak salgai ditugu jada, harrera-lekuan ikusgai daudenak. Prezioa: 1€/txartela. Zozketa abenduaren 24an Anaitan burutuko da.
Mila esker enpresa parte-hartzaileei!
Helvetia Seguros, Wise Security Global, Lacturale, Bodegas Otazu eta Mantecadas Salinas
3 – San Saturninoko irudiak
Pasa den asteazkenean, San Saturnino ospatu genuen, Iruñeko tradizioak adierazten duen moduan. Argazkigintza Rally-a, meza auroroekin, hamaiketakoak… egun paregabea izan zen!
4 – Eta asteburuko menua hauxe izango da…
Oroitu ezazu asteburuetan, goizeko 10:00etatik 12:00etara Anaitasunako tabernan, hamaiketakotxoz gozatu ahal izango duzula. Gainera, kontsultatu asteburuko menua. Eta ez galdu arbelean adierazitako berezitasunak!
5 – Asteburuko ekintzen zerrenda
Bihar larunbata, 18:00etan, tabernan bingoa izango dugu, eta igandean, 18:15ean, lerro-dantzak. Asteburu honetan, ez da haurrentzako zinema emanaldirik izango. Kontsultatu Anaitako ekintzen agenda osoa!
#AnaitaOharrak
6 – Aldagelak, bizikidetzarako gunea
Oroitu itzazu aldageletan bizikidetza egokia izateko errespetatu beharreko erabilera-arauak. Zenbait kexuren ondoren, gauza hauekin kontuz ibili zaitezten eskatzen dizuegu: sakelako telefonoaren erabilpena mugatzea aldageletan pasatzen den denbora murrizteko, jendetza dagoen unetan batik bat. Intimitate-arrazoiak direla medio, debekatuta dago argazkiak ateratzea. Errespetatu lasaitasun-gune honekin bat datorren mintzaira, eta dutxatu bitartean eta kirola egiten duzun denboran zehar, erabili armairuak zure poltsa gordetzeko.
Eta utzi instalazioak aurkitu nahiko zenituzkeen bezala!
7 – Jaiegunak, ikastaroen atsedena
Jaiegunak datoz berehala, Anaitaren jardueran eragiten duten ondorioekin batera: hurrengo asteko astelehen, asteazken eta ostiralean ez da ikastarorik izango eta erabilera sozialerako egokituriko igerilekua estalia izango da.
#AnaitaKirolak
- Igeriketa: Luana Salazarrek gutxieneko marka nazionala lortu du haurren 50 libreetan.
- Gimnasia-erritmikoa: Espainiako Txapelketarako prest, Navarra Arenan lehiatu izan eta gero.
- Judoa: Eguberrietako marrazkien lehiaketa atera dugu eta abenduaren 21erako entrenamendua familiarekin iragarri dugu.
- Eskubaloia:
- Areto-futbola: asteburu honetako markaketak
#AnaitaLankidetzak
Bizi-aseguru bat nola kobratu
Eduk bizi-aseguru bat nola kobratzearen berri ematen digu, Helvetia Seguros-en eskutiko informazioa
Comments are closed.