#ANAITABIZITZA
Ab 31 – OLENTZERO
Eguberrietako ekimenekin ekingo diogu egunari! Abenduaren 22an, Olentzero izango da iristen lehena, xxx-n (bulegoetan aurretik opariak emateko epea xx egunera arte)
Ab 23 – TXIKICHEF
Egun batez, sukaldariak izatera joka dezagun. 6 eta 12 urte bitarteko txikientzat + laguntzailea. Etxeko pizza, hezurtxoak, nuggetak eta frutazko txitxi-burruntziak egiten asti atsegin bat pasatuko dugu. APP-ean eta inscripciones@anaitasuna.com helbidean inskripzioak irekita daude jada.
Ab 24 – Gabon-kanta herrikoien goiza
Igandean zure zain izango gara auroroekin eta Javier Ecayrekin gabon-kanta herrikoiak abes ditzagun. Vicente Goicoechea musikariaren omenez une berezi bat ospatuko dugu, bere jaiotzaren ehun urteurrenean.
Abesti-liburuak eta osteko luncha izango ditugu gurean!
EGUBERRIETAKO JARDUEREN ZERRENDA
Datorren astean, gainontzeko jarduerei buruz informatzen jarraituko dugu. Eman bistarazo bat agenda osoari eta prestatu zure Eguberriak Anaitan.
ESNE TANTARENTZAKO OLENTZERO-GUTUNAK
Esne Tanta Elkartearekin sorturiko ekintza solidariorako Olentzeroren gutunak jasotzeko azkeneko egunak. Baztertze-arriskuan dauden familientzako opariekin lagun ezazu.
ZINEMA-EMANALDIA ASTEBURU HONETAN
Igande honetan, 17:30ean izango den filma Kung Fu Panda izango da.
Saio honen ostean, haur-zinema urtarrilaren 14ra arte geldituko da.
Gainera, igandean, ohi bezala 18:15ean, lerro-dantzak izango ditugu. Horien ondoren, urtarrilaren 14ra arte, igandea, ez da saio gehiagorik izango.
#JAKINARAZPENAK
Anaita lan-eskaintza
Administrazioko lanpostu bat beteko duen pertsona baten bila gabiltza. Goi Mailako Graduko profila duena eta Office 365 zein ekimen eta kirol- eta kultur-jardueren kudeaketa eta koordinazioa menperatzen dituena.
Bidali zure CV-a oficinas@anaitasuna.com helbidera 2023ko abenduaren 20a baino lehen.
LUNCHERAKO AUKERAK OSTALARITZAN
Anaitasunako Ostalaritzan lunch bat antolatu nahi duzu? Helduentzako zein haurrentzako hainbat aukera. Gozatu taldeka kirol-taldeen ospakizunez, familia jazoerez, denboraldi-itxierez… Edozein arrazoi egokia izango da!
Erreserbak 650 97 63 50 zenbakira
LUDOTEKARAKO JOSTAILUEN BILKETA
Egoera onean dauden jostailuak dituzten familiei dei egin nahi diegu ludotekara eraman ditzaten Anaitako txikiek haietaz disfrutatu ahal izateko.
DESA-en instalazioa
Aste honetan, DESA-k (desfibriladore automatikoak) aldagela orokorretan, muskulazio-gelan eta -1 eta -2 solairuen arteko eskaileretan, dagokion seinaleztapen homologatuarekin, instalatu berri ditugu. Horrez gain, gure langileriak aparailu hauen erabilpena eskatzen duten osasun-larrialdiak artatu ahal izateko haiek erabiltzeko formakuntza jaso du.
#KIROLA
- Halterofilia: Datorren asteburuan, Xixonera bidaiatuko dugu 17 urtetik azpiko Espainiako Txapelketara eta Master Espainiako Kopara.
- Gimnasia Erritmikoa:
- Areto-futbola: Eguberrietako txapelketa abenduak 28, 29 eta 30 pabiloian burutuko da.
- Judoa: Kadeteen Espainiako Superkopan hartu genuen parte.
- Mahai-tenisa: abenduaren 23an, pabiloian, 1. Anaitasuna Txapelketa iristear da.
Comments are closed.