AnaitaBizitza
Bazkide berriak erakartzeko kanpaina 2024
Aprobetxatu Anaitaren familiako kide izateko eta eskaintzen dizugun guztiaz gozatzeko aukera, baldintza benetan onuragarrietan.
Deskargatu hemen informazioa eta azkar, sustapena ekainaren 15ean amaituko da.
2024ko Udako Campus eta Intentsiboen eskaintza Anaitan
Esteka honetan, uda honetan zuretzat prestatuta ditugun Campus eta Intentsiboetako informazioa kontsulta dezakezu.
Peñaren Eguna
Tranpolin Gimnasiako Espainiako Txapelketa
🤸 Lehenengo Tranpolineko Gimnasiako Espainiako Txapelketa Navarra Arenara iristear da! 🔥 Maiatzaren 8tik 12ra, pabiloia 700 gimnasta zuzenean ikusteko edertuko da, 8 metro baino gehiagoko altueran buruturiko akrobazia ikuskizunekin. Atletak 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetara sailkatzeko lehian arituko dira. 🌟
Etekina atera zure Anaitako bazkide-txartelari zure sarrerak eskuratzeko orduan. Txartel-leihatilan aurkeztu ezazu edota online, dagokion beherapen-kodea sartuz, eta lortu %20-ko beherapena.
Sustapen-jardunaldiak ikastetxeekin
Datorren igandean, maiatzak 19, eskubaloia sustatzeko jardunaldiak egingo dira pabiloian, 10:00etatik 14:00etara. Bertan, hainbat jarduera egingo dira lehen hezkuntzako lehen eta bigarren mailako neska-mutilentzat. Eman izena escuelabalonmano@anaitasuna.com helbidean.
Asteburuko ekimenen zerrenda
Asteburu honetan gure instalazioetan izango den kirol- eta kultur-agenda.
- Zinema asteburu honetan, ez da haurrentzako zinema-saiorik izango.
- Bingoa larunbatean 18:00etan jatetxean (-2).
Asteburuko menua
Asteburuko menurako eskaintza berria Anaitasuna Ostalaritzarekin.
Kalitate goreneko platerak oso prezio lehiakorrean!
Larunbat eta igandeetan, 10:00etatik 12:00etara, hamaiketakotxoak ere zerbitzatzen dira.
On egin!
Jakinarazpenak
- Asteburu honetan, ez da haurrentzako zinema-saiorik izango.
AnaitaKirola
Agenda
- Eskubaloia:
- Areto Futbola
- Asteburuko Amixalan Anaitasunaren markaketak
-
DENBORALDIKO AZKEN PARTIDA!Otxartabe – Amixalan AnaitasunaDatorren ostiralean, denboraldi gogor baina pozgarri bati amaiera emango diogu, momentu zailak bizi izan ditugu baina burua gora eraman dugu beti.
Eskuraturiko lorpenak
- Judo🥇🥉 Urrezko domin bat eta brontzezko beste bat gure benjamin mailako judokentzat! ✅️ Pasa den asteburuan Mendillorrin Benjamin mailako Nafarroako Kirol Jokoak ospatu ziren. Haietan gure txikietako seik hartu zuten parte, ondoko emaitza hauek lortuz:
– Leia Cavero 🥇– Urko Esparza– Markelot Abartzuza– Luis Vázquez– Markel Lazkano 🥉– Alain Muro 5.
- Mahai-tenisa Ligako azken partidako David Esparza, Ander San Martín eta Matías Milleraren gure jokalarien garaipenaren ostean (4-2), Cambadosen maiatzaren 24 eta 25ean gauzatuko den Ohorezko Mailara igotzeko fasea jokatzeko sailkapena lortu dugu. Gainera, bigarren euskal mailako igoera fasea jokatu berri da eta gure txikiek 7-2 irabazi dute, lehenengo mailara igoera erdietsiz. Zorionak guztiei eta zorte on igoera faseetan 👏👏👏
- Halterofilia 🏆 Halterofilia Anaitasuna, ligako bigarren jardunaldiko txapeldun taldekako kategoria guztietan. Bejondeizuela!
Comments are closed.