

- Sevillanetan hasteko ikastaro berria! Maiatzaren 17an eta 18an, Anaitasunara Sevillanak itzuliko dira. Inskriba zaitez klubeko harrera-lekuan!

- Oroitu oraindik ere Anaitaboxerako 10 saioko (zuzenduak edo libreak) zure bonua eskura dezakezula!
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.

- S.C.D.R. Anaitasunako bazkide izateagatik Sendavivarako sarreretan %20-ko beherapena izango duzu. Erakutsi zure bazkide-txartela klubeko harrera-lekuan eta eskuratu zure kupoia.
- Oroi ezazu larunbat honetan ere bingoa izango dugula gurean! Tabernan 18:30ean zure zain egongo gara!
- Ondoko hauek dira asteburu honetan gure taldeek jokatuko dituzten norgehiagokak.
- Larunbat honetan, Anaitaboxean Nafarroako Banakako Halterofilia Txapelketa gauzatuko da, bai eta Liga Nazionaleko Bigarren Jardunaldia ere. Zorte on gure halterei!
- Mikel Muniáin, Europako Halterofilia Masterreko Txapeldunorde! Gure halterak zilarrezko domina erdietsi du M45-67kg kategorian eta jarraiko seigarrena batu du europako txapelketan. Zorionak, Mikel!
- Iragan asteburuan, Anaitasuna Eskubaloiko Mutil zein Nesken A Kadeteak ligako garaile izan ziren. Zorionak biei!
- Joan den maiatzaren 3an, larunbatean, Amixalan Anaitasunak Castro Urdialesen aurkako garaipen garbi batekin ligari amaiera eman zion. Gauzak horrela, Jose Narvaizek zuzenduriko taldeak zazpigarren posizioan bukatu zuen liga. Bejondeizuela, talde!
- Joan den maiatzaren 2an, ostiralean, gure haur judokak Zaragozara joan ziren CN Heliosaren mendeurrenagatiko Olinpiadetan parte hartzeko non merezimendu handiko seigarren postua lortu baitzuten. Taldea Maddi Leundak, Maider Esparzak, Martin Pérezek eta Jamal Bacinek (Borroka Klub Nafarra) osatu zuten. Zorionak, talde!
- Larunbat honetan, Txiki, Benjamin eta Kimu kategorietako gure hainbat judokak Villanueva de Gállegora (Zaragoza) joango dira «Ángel Claveras» San Isidro Torneoan parte hartzeko. Zorte on, gazteak!
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.

















Comments are closed.