
- Oroi ezazu 2025/26 ikastaroko jarduera zuzenduen txostena eskuragarri dagoela jada. Joan den urtean bezala, inskripzioak abuztuan egin ahal izango dira. Azkenik, Sevillanen hastapen jarduera astelehenetan, 19:30etik 21:00etara, egingo da. Horrez gain, igeriketa artistikoko helduak astelehenetan, 18:00etatik 19:30era jardungo dira. Kontsultatu txostena erdaraz edo euskaraz.
- Oroitu datorren abuztuaren 2an, larunbatean, antolatuta dagoen Pool Party-a geroratu egingo dela aurreikusitako eguraldi-baldintzak direla medio. Edozein eguneraketa gehigarri garaiz jakinaraziko da.
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.

- S.C.D.R. Anaitasunako bazkide izateagatik Sendavivarako sarreretan %20-ko beherapena izango duzu. Erakutsi zure bazkide-txartela klubeko harrera-lekuan eta eskuratu zure kupoia.
- Irailaren 5ean eta 6an, Katedralak Nesken Iberiar Superkopa hartuko du. Adierazpen osoa hemen klik eginez irakur dezakezu.
- Anaitasunak Jesus Benedited bere egituran erantsi du mutilen harrobiko koordinatzaile bezala. Irakurri adierazpen osoa hemen.
- Aitor García, halterofiliako 15 urtetik azpiko Europako Txapelketan zazpigarren. Handia, Aitor!
- Ane Iraizoz, Espainiako txapeldun 18 urteko 50 metro tximeletan. Gainera, gure igerilariak nafarroako errekor absolutua apurtu zuen. Bejondeizula, Ane!
- Erik Martinez, Izan Sánchez, Jon Pasquel eta Etienne Iñiguez, Espainiako txapeldun 4x100m estilotan. Handiak, mutilak!
- Joan den uztailaren 3tik 6ra, Las Palmasen gauzatu zen Igeriketa Masterreko Udako Espainiako Txapelketan, gure igerilari Juanjo Ekisoainek ondoko emaitzak erdietsi zituen +70 kategorian:
100 m. bular-igeriketa, urrezko domina
200 m. bular-igeriketa, zilarrezko domina
50 m. tximeleta, brontzezko domina
50 m. bular-igeriketa, urrezko domina eta Espainiako errekorra
Zorionak Juanjo emaitza paregabe hauengatik!
- Anaitasunako gizonezkoen lehen taldeak bere aurredenboraldia hasi berri du. Goazen, gazteak!
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.















Comments are closed.