
- Oroi ezazu datorren abuztuaren 25ean Txiki Astea hasiko dela eta gauzatuko diren kirol jarduera ezberdinetan parte hartzeko inskripzioak irekita daudela jada. Hemen inskriba zaitezke.
- Oroitu 2025/26 ikastaroko jarduera zuzenduen txostena eskuragarri dagoela jada. Zenbait jardueren ordutegietan aldaketak izan dira, hala nola, Sevillanak, Pilates Flow, Core eta Pilates. Abuztuaren 18an, astelehenean, hasiko den inskripzio-epea ireki baino lehen, ordutegi berriak kontsultatzea gomendatzen dizugu. Kontsultatu txostena erdaraz edo euskaraz.
- Ikasgela berria eskuragarri dago jada. -2. eta -3. solairuen artean kokaturiko gune hau liburutegiak azken hilabeteetan eduki duen arrakastari erantzuna emateko egokitu da. Ikasgela 7:00etatik 21:30era arte erabili ahalko da. Sartzen den lehenengo bazkideak klubeko harreragunean giltza eskatu beharko du. Aurretiko erreserba egitea ez da beharrezkoa izango, erabilera librea izango baita iriste ordenaren arabera.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak lorturiko hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.

- S.C.D.R. Anaitasunako bazkide izateagatik Sendavivarako sarreretan %20-ko beherapena izango duzu. Erakutsi zure bazkide-txartela klubeko harrera-lekuan eta eskuratu zure kupoia.
-
CEA Navarra, Anaitasunaren bazkide berria. 2026ko ekainaren 30era arte, enpresa nafarrak halterofiliako eta judoko sailak babestuko ditu. Irakurri adierazpen osoa hemen.
- Irailaren 5ean eta 6an, Katedralean gauzatuko den 2025eko Nesken Iberiar Superkoparako sarrerak eskuragarri daude jada. Zure sarrera hemen eskura dezakezu.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.














Comments are closed.