

- Anaitaboxerako bazkide berriak erakartzeko kanpaina berria! Kontsultatu argibide-gida honetan kanpainari buruzko informazio guztia.
- Datorren urriaren 1ean, asteazkena, 19:00etatik aurrera, klubeko jatetxean (-2. solairua), bazkide guztiei irekitako Zuzendaritza-batzordearen bilera bat gauzatuko da. Elkarretaratze honetan ondoko gai hauek landuko dira: Ogasunaren gerorapena, zorraren negoziazioa finantza-entitateekin eta 2025eko aurrekontuen jarraipena. Aurretik, hiru gai hauekin zerikusia duten galderak igortzeko inprimaki bat zuen eskura jarriko dugu. Eskerrik asko zuen parte-hartze eta laguntzagatik.
- Oroi ezazu, astearte honetatik aurrera, bainutegia eta ikasteko igerilekua irekita egongo direla.
- Oroi ezazu, Anaitasunako bazkide izateagatik, zure eskubaloiko abonua beherapen berezi batekin eskura dezakezula. Lortu zure txartela web-orriaren bitartez edo klubeko bulegoetan!
- Aurreko urteetan lez, AEDONA-k Iruñerritik aterako den egun bereko joan-etorriko autobus bat jarriko du Behobia-Donostia lasterketan parte hartuko duten Anaitasunako bazkideen eskura. Inskriba zaitez hemen.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak lorturiko hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.

- Anaitasunako III. CEA NAVARRA Judo Torneorako inskripzioak ireki berri dira, urriaren 25ean, larunbatean, Anaitasuna Pabiloian jazoko dena eta haur eta kadete kategoriak zein kategoria inklusiboa hartuko dituena. Kontsultatu informazio guztia ekitaldiaren gutunean.
- Gizonezkoen eskubaloiko lehenengo taldea | KRONIKA | Anaitasuna Madrilen nagusi (22-30)
- Areto-futboleko lehenengo taldea | KRONIKA | Amixalan Anaitasunak Ibarran galdu du (11-3)
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.

















Comments are closed.