

- ANAITONAK | Oroi ezazu, klubeko bazkidea bazara eta 65 urte baino gehiago baldin badituzu, oraindik garaiz zabiltzala Katedralera egingo diren hurrengo bisita gidatuetan izena emateko (azaroaren 20an eta 27an 10:30ean). Eman izena klubeko harrera-lekuan. Plazak ez betetzekotan, inskripzioak 65 urte baino gutxiagoko bazkideei ere irekiko zaizkie.
- Datorren azaroaren 29an, larunbatean, San Saturnino Eguna ospatuko dugu Anaitasunan: argazkigintza rally-a, meza Auroroekin eta guztientzako txokolatada izango dira jardueretako zenbait.
- Zure eskubaloi kamiseta Gabonetarako eskatzeko azken egunak!. Egin ezazu formulario hau osatuz.
- Oroi ezazu, datorren igandera arte, zona termala itxita mantenduko dela mantentze-lanak direla eta.
- Bainutegiak itxita jarraitzen du uretan egiten ari diren mantentze-lanak direla medio. Eremua berrirekitzean, klubaren hedabideen bitartez jakinaraziko da.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak lorturiko hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.

- Azaroaren 29an, larunbatean, Katedralak 2025eko halterofiliako Errege zein Erregina Kopak hartuko ditu, non gizonezkoen eta emakumezkoen nazio mailako talderik onenak lehiatuko diren.
- Eskura itzazu hemen datorren igandean, 12:00etan, Katedralean jokatuko den Anaitasuna-Ibiza norgehiagokaz disfrutatzeko zure sarrerak.
- Joan den asteburuan, Aritz Caminok, Ibai Muniáinek, Fermin Fernándezek, Darío Ancínek eta Enrique Azconak osaturiko gizonezkoen halterofilia taldeak lehenengo postua erdietsi zuen Nafarroako Txapelketan. Emakumezkoen halterofilia taldeak, berriz, bigarren postua lortu zuen, Maider Santesteban, Aroa García, Rosa Escoto eta Sarai Barcelo taldekideak izan zirelarik. Zorionak!
- KRONIKA | ANAITASUNA (LIGA) | Entzute handiko garaipena San Andrés Pabiloian (28-30). Irakurri hemen partidaren kronika osoa.
- Ondoko hauek dira eskubaloi zein areto futboleko sailen markaketak asteburu honi begira.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.















Comments are closed.