

- Larunbat honetan, abenduak 20, 18:00etatik aurrera, Anaitasunako jaiotza inauguratuko dugu. Ondoren, Olentzero eta Mari Domingiren bisita jasoko dugu eta tabernako 4. gelara gerturatzen diren bazkide guztien eskutitzak jasoko dituzte. Gainera, txokolatada eta gaztaina banaketa izango dira. Animatu eta zatoz!
- Funtzionala eta senior indarra, 55 urtetik gorakoentzako Anaitasunaren jarduera berria! Jarduera berri honetan treba zaitezke, entrenamendu funtzionalaren bitartez, indarraren zein gaitasun fisikoen hobekuntzarako kontzeptuak barne hartzen dituena. Klubeko harrera-lekuan probetan inskriba zaitezke, abenduaren 30etik urtarrilaren 8ra 11:00etatik 12:00etara egingo direnak. Saioak Anaitaboxean izango dira, Iñaki Domínguezek irakatsiak.
- INFORMAZIOA | Oroi ezazu S.C.D.R. Anaitasunak «La Gota de Leche Pamplona»-rekin indarrak batu dituela berriz ere eta klubeko bazkideek abenduaren 20ra arteko epea dutela klubeko harrera-lekuan umeentzako pixoihalak, formula-esnea, banakako esne brikak eta umeentzako higiene-produktuak emateko. Anima zaitez! Beharrik handiena dutenen mesedetan!
- Anaitasunako bazkideek %20-ko beherapena edukiko dute 2026ko Espainiako Nazioarteko Torneorako eserlekuak erosteko. Promozioa entitate berdea AEDONA-ko kide izateagatik da posible. Irakurri informazio guztia hemen.
- Egun hauetan zehar, klubeko harrera-lekuan, bazkideek eman nahi dituzten jostailu guztiak bilduko dira, Txikipark-ean erabili ahal izateko helburuaz.
- Pablo Itoiz nutrizionistak bere zerbitzuetan %20-ko beherapena eskainiko die Anaitasunako bazkideei! Aurkeztu bere kontsultan zure bazkide-txartela eta NAN-a beherapen honetaz disfrutatzeko.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak lorturiko hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.

- Hauxe da Jacar Anaitasuna Gabonetako Torneoko kartel ofiziala. Torneoaren 24. edizioa abenduaren 26an, 27an eta 28an klub berdean gauzatuko da.
- KRONICA | ANAITASUNA | Amesteko moduko garaipena (38-29). Nacho Moyanok zuzenduriko taldeak OAR Coruña menderatu zuen, Ander Martin eta Redondoren jardun itzelari esker.
- Esteka honen bitartez, eskubaloiko lehenengo taldeko prestatzaile fisiko zein nutrizionista den Javier Angulok, elikadurak osasunean eta errendimenduan duen garrantziari buruz emandako hitzaldia entzun dezakezu jada.
- Joan den larunbateko norgehiagokaren atarikoetan, Anaitasunak klubeko nesken halterofilia taldea omendu zuen, azaroaren 29an, 2025eko Erreginaren Kopan lorturiko laugarren postua dela eta.
- Joan den abenduaren 13an, larunbatean, Maddi Leunda gure judoka Erandioko Kadete
- Kontsultatu hemen asteburu honetan klubean izango diren ekitaldiak.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.


























Comments are closed.